Bilbao Basket
CAI Zaragozaren aurka
Agentziak | Erredakzioa
Sito Alonsoren taldeak Koparako sailkatzeko itxaropenei eusten die.
Todorovic, partidako jokaldi batean. Argazkia: Efe.
Bilbao Basketek CAI Zaragozari irabazi dio 69 eta 71, azken segundoetan lortutako garaipenari esker.
Sito Alonsoren taldeak partidaren pisua bere gain izan du momenturik garrantzitsuenetan, eta markagailuan zazpi eta hamar puntuko aldeak izan dituzte zenbait momentutan.
Baina zaragozarrek ez dute amore eman eta behin eta berriro hurbiltzea lortu dute, irabazteko aukerei azken momentura arte eutsiz.
Azken laurdena emozioz beteta egon da. Bilbotarrak puntu bat goitik izan direnezn, Sastrek bi jaurtiketa libre huts egin ditu. Alex Hervellek, berriz, bere jaurtiketa libreak sartu ditu eta garaipena bilbotarrentzat izan da.
Fitxa teknikoa:
69 - CAI Zaragoza (15+17+19+18): Bellas (10), Linhart (2), Benzing (2), Jelovac (14), Norel (6) -hasierako boskotea- Henry (4), Sastre (19), Pére Tomàs (-), Fotu (6), Swing (-) eta Kravtsov (6).
71 - Dominion Bilbao (22+20+9+20): Hannah (20), Bertans (-) Mumbrú (17), Hervelle (9), Begic (5) -hasierako boskotea- Ruoff (6), Borg (8), Bogris (3), Todorovic (-) eta Álex Suárez (3).
lex Suárez (3).Hurrengo zuzenekoak
28 | 11:00 - 14:00 | PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa |
28 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa