Bilbao Basket
Eurokopa
Agentziak | Erredakzioa
Bilbotarrak 18 puntuko aldearekin nagusitu zaizkio Ratiopharm Ulm taldeari, Alemanian. Partida hirugarren laurdenean erabaki da.
Sito Alonso. Argazkia: Efe.
Dominion Bilbao Basketek ezin hobeto hasi du Last 32ko ibilbidea. Bilbotarrak aise gailendu dira Ratiopharm Ulm taldearen aurka Alemanian jokatutako partidan: 75-93. Sito Alonsoren taldeak Alemanian lortzen duen hirugarren garaipena da, eta seigarrena jarraian etxetik kanpo Eurokopa honetan.
Beltzezko gizonek neurketa txukuna egin dute 40 minutuetan, eta, batez ere, hirugarren laurdenean bikain aritu dira, alemaniarrei 12-27ko partziala eginda. Ondorioz, Ratiopharmek ezinezkoa izan du markagailua iraultzea.
Alex Ruoff izan da hirugarren laurden horretako protagonista. 11 puntu egin ditu laurden horretan, eta norgehiagoka osoan 19 egin ditu (24ko balorazioa).
Garaipen honek bultzada eman dio Bilbao Basketi Last 32an. Bizkaitarrek bi partida jarraian jokatuko dituzte orain Miribillan, lehenengoa Banvit Bandirma talde turkiarraren aurka, eta bigarrena, berriz, Municheko Bayernen aurka. Helburua G Multzoko lehen bi postuetan sartzea da, final-hamaseirenetarako sailkatu ahal izateko.
Fitxa teknikoa:
75 - Ratiopharm Ulm (18+23+12+22): Guenther (10), Babb (9), Brown, Rubit (10) y Morgan (9) -hasierako boskotea-, Henry (6), Bembly (6), Braun (11), Butler (10), Neumann (4) eta Ferner.
93 - Dominion Bilbao Basket (25+19+27+22): Hannah (20), Bertans (14), Mumbrú (7), Hervelle (2) y Begic (8) -hasierako boskotea-; Borg (6), Ruoff (19), Todorovic (4), Suárez, Bogris (10) y Mendia (3).
Partzialak: 18-25, 41-44 (atsedenaldia); 53-71 eta 75-93 (amaiera).
5-93 (amaiera).Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa