13:42

Bilbao Basket

Endesa Liga

Bilbao Basket, indartsu Manresaren kontra (86-77)

Erredakzioa

Nahiz eta lehen laurdena galtzen hasi (18-26), Sito Alonsoren mutilek markagailua irauli, eta aise irabazi dute azkenean.

  • Alex Mumbru (Bilbao Basket) eta Zeljko Sakic (Manresa)

    Alex Mumbru (Bilbao Basket) eta Zeljko Sakic (Manresa). EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bilbao Basketek eta Manresak Endesa Ligako 20. jardunaldiko partida jokatu dute Miribillako pabiloian.

Bilbotarrek ez dute ondo hasi neurketa, makal eta ahul ibili dira lehen laurdenean, batez ere defentsan, eta zortzi puntu azpitik amaitu dituzte lehen hamar minutuak (18-26).

Sito Alonsok esnatu egin ditu mutilak, eta, Alex Munbruri eta Marko Todorovici esker (jokatu egin du azkenean), irabazten joan dira atsedenaldira: 39-38. Bigarren zatian, berean jarraitu du Bilbao Basketek, eta azken minutuetan 10-12 puntuko abantailak izan ditu; horri esker, amaiera lasaia izan dute Miribillan.

Endesa Ligako hamabosgarren garaipena izan da Bilbokoentzat.

Partzialak: 18-26 / 21-12 (39-38, atsedenaldian) / 19-16 / 28-23 (86-77, amaieran).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 22:30 - 23:55 PALA | Pala Joko Sopela Pro: Gaubeka-Perez vs Necol-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena