17:10

Bilbao Basket

UCAM Murtziaren aurka

Bilbao Basketek hirugarren garaipena jarraian nahi du

Erredakzioa

Estreinakoz lortuko luke Bilboko taldeak garaipena ligako aurreneko hiru jardunaldietan.

  • Mumbru, Morabanc Andorraren aurkako partidan. Argazkia: EFE

    Mumbru, Morabanc Andorraren aurkako partidan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bilbao Basketek UCAM Murtzia hartuko du igande honetan Bilbao Arenan (19:00), Endesa Ligako hirugarren jardunaldian. Bilbotarrek orain arte jokatutako bi partidak irabazi dituzte, eta oraingoan hirugarrena eskuratzea dute helburu.

Estreinakoz lortuko luke Bilbao Basketek garaipena ligako aurreneko hiru jardunaldietan. Montakit Fuenlabradaren aurka nagusitu ziren Miribillan (73-54) eta Andorran ere garaipena lortu zuten, luzapenean (75-76).

Sito Alonsoren taldeak sailkapen nagusiko bigarren postuari eutsi nahi dio, baina emaitzen arabera, lidergoan ere buka dezake asteburua. Murtziarrek ez dakite zer den Bilbon irabaztea (zazpi porrot jaso dituzte).

Danilo Andjusicek minduta jarraitzen du eta ezin izango du neurketan parte hartu, eta Borja Mendia ere baja izango da. Jokalari bizkaitarrak orpoko hezur bat hautsita dauka eta sei aste inguru eman beharko ditu geldirik.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 22:30 - 23:55 PALA | Pala Joko Sopela Pro: Gaubeka-Perez vs Necol-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena