23:22

Bilbao Basket

Konponbidea, gertuago

Bilbao Basketen egoera, konponbidean

Erredakzioa

ETBk negoziazioaren hurbileko iturrietatik jakin ahal izan duenez, Arrindak eta kluba kudeatzaileen talde alternatiboak egoerari konponbidea emateko akordioa lortu dute.

  • Martxoaren 13ko argazkia.

    Martxoaren 13ko argazkia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

ETBk negoziazioaren hurbileko iturrietatik jakin ahal izan duenez, Gorka Arrindak, Bilbao Basket taldeko akziodun nagusiak, eta kudeatzaileen talde alternatiboak hitzarmena itxi dute gaur. Odorioz, baliteke konponbidea gertuago egotea.

Akzioak eskualdatzeko hitzarmen horren arabera, Gorka Arrindak kluba utzi egingo du eta akziodunen batzarra deituko dute. Gainera, ostegunean, "keinu ekonomiko bat" egingo omen dute jokalariek. Beraz, greba deialdia berriz aztertzeko aukera izango dute jokalariek, eta Bartzelonaren kontrako partida jokatzeko erabakia gertuago egon daiteke.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 22:30 - 23:55 PALA | Pala Joko Sopela Pro: Gaubeka-Perez vs Necol-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena