Bilbao Basket
Lau denboraldirako
Erredakzioa
Hurrengo lau denboraldietarako laguntza akordioa lortu du taldeak, bai eta 'egonkortasun' handiagoa ere.
Lehengo eta oraingo taldeak; Guzman eta Arrinda, tartean. Argazkia: EITB.
Albisteak (1)
IMQ osasun aseguru pribatua izango da Bilbao Basketen babesle berria, Enrique Guzman kudeatzaile berriak eta Gorka Arrinda lehengo akzio-gehiengodunak prentsaurrean adierazi duten bezala. IMQk 2017-2018 denboraldi bukaerara arte lagunduko du taldea. "Egonkortasun" handiagoa eskuratu du horrela Bilbao Basketek.
Bilboko taldearen bideragarritasuna hurrengo urteetan ziurtatuta dago, bi taldeen artean botereak aldatzeko akordioari esker. Oraindik ez da IMQk jarriko duen diruaren zenbatekoa zehaztu. Guzmanen hitzetan, finantza-egoera "ez dago batere guztiz konponduta", baina taldearen jarraipena ziurtatuta geratu da IMQren agerpenari esker.
Guzmanek deia luzatu du beste babesleei: "Zenbakiak itxi gabe daude. Zehazten ari gara. Beste jendearen laguntza beharko dugu". Ekarpen berriak jokalariekin izandako zorrak ordaintzea ahalbidetuko du.
Gorka Arrindak kudeatzaile berriei emango dizkie akzio guztiak, gero zaleen eta beste interesatuen artean atomizatzeko asmoz. Helburua gero eta parte hartze handiena lortzea da. Arrindak taldean jarraituko du, kirol aholkulari moduan.
Athleticekin, Realarekin, Baskoniarekin eta BAT Basque Team Fundazioarekin ere lan egiten du IMQk. Hamar urtean, Bilbao Basketen seigarren babeslea izango du: Lagun Aro (2004-2007), Iurbentia (2007-2009), Bizkaia (2009-2011), Gescrap (2011-2012) eta Uxue (2012-2013).
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa