18:45

Bilbao Basket

Eurokopa

Mumbruk miraria lortu du, azkenengo segundoan

Erredakzioa

Rafa Pueyoren gizonek Last 32rako sailkatzea lortu dute, Oldenburgi 90-84 irabazita. Mumbruk eskuratu du saskiratze erabakigarria, azkenengo segundoan.

2:14
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bilbao Basketek Eurokopako Last32rako txartela lortu du, Ewe Baskets Oldenburgi 90-84 irabazi ondoren. Rafa Pueyoren gizonek bost puntu edo gehiagoko aldearekin irabazi behar zuten, eta Alex Mumbru kapitainak azkenengo segundoan lortu du saskiratze erabakigarria. Miribillako zaleek asko sufritu dute, baina Bizkaiko taldeak bizirik jarraitzen du, Eurokopan.

Talde beltzak urduri jokatu du ia norgehiagoka osoa, baina taldeko beteranoek aurrerapausoa eman dute, eta miraria azkenengo segundoan heldu da. Alex Mumbruk 22 puntu eskuratu ditu, eta German Gabrielek, neurketako beste gakoak, 21.

Bilboko taldeak gorabehera ugari izan ditu neurketan zehar, baina azkenengo laurdenean Pueyoren gizonek dena eman dute. Jenkinsek erakustaldia eman du hiruko marratik (20 puntu), baina azkenean Bilbao Basketek lortu du Last 32rako txartela. B multzoko hirugarren postuan sailkatu da, azkenean, Bizkaiko taldea.

- Fitxa teknikoa:

90 - Bilbao Basket (21+25+11+33): Raul Lopez (11), Pilepic (2), Mumbru (22), Hervelle (6) eta Gabriel (21) -hasierako bostekoa-; Grimau (5), Bertans (8), Markota (9) eta Kavaliauskas (6).

84 - EWE Baskets Oldenburg (21+20+20+23): Joyce (18), Kramer (2), Paulding (6), Aleksandrov (13) eta Crosariol (8) -hasierako bostekoa-; Jenkins (20), Bahiense de Mello (-), Wysocki (8) eta Freese (9).

Partzialak: 21-21, 46-41 (atsedenaldia); 57-61 eta 90-84 (bukaera).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena