20:59

Bilbao Basket

Endesa Liga

Bilbao Basketek hirugarren garaipena jarraian lortu du Ligan

Erredakzioa

Talde bilbotarra 72 eta 74 gailendu zaio Cajasol Sevillari.

  • Alex Mumbrú, taulapean. Efe.

    Alex Mumbrú, taulapean. Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bilbao Basketek hirugarren garaipena jarraian lortu du 72 eta 75, Cajasolen aurka, Sevillan. Bizkaitarren esperientzia andaluziarren kemena baino gehiago izan da. Alex Mumbrú izan da partidako saskiratzaile onena, 19 punturekin.

Parekotasuna izan da nagusi lehen bi laurdenetan. Bi taldeek ez dute alde handirik zabaldu markagailuan eta borroka alde teknikoan izan da.

Hirugarren laurdenaren zatirik handiena ere berdin joan da, Cajasolen sei puntuko errentari (43-37) erantzun ona eman baitiote bizkaitarrek German Gabrielek sartutako bi hirukoekin.

33. minutuan, bederatzi puntuko aldea izan dute Rafa Pueyoren gizonek (55-64), baina alde hori ere ezer ezean geratu da, Bamforthek egindako hirukoekin.

Baina momentu horretan Bilbao Basket bere esperientziaz baliatu da, aurrea hartu du eta garaipena poltsikoratu du, merezita.

Fitxa teknikoa:

72 - Cajasol (20+18+15+19): Satoransky (11), Bamforth (9), Mata (9), Williams (9), Balvin (9) -quinteto inicial-, Sastre (14), Porzingis (6), Franch (1), Hernangómez (3) y Burjanadze (1).

75 - Bilbao Basket (21+14+23+17): Raúl López (13), Pilpeic (9), Mumbrú (19), Gabriel (11), Hervelle (6) -quinteto inicial-, Kavaliauskas (10), Grimau (2), Vrkic (0) y Markota (5).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    29 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena