08:13

Bilbao Basket

Eurokopa

Bilbao Basketek 94-100 irabazi du Sassarin

Erredakzioa

Rafa Pueyoren gizonek luzapenean irabazi dute Eurokopako bigarren norgehiagoka. Kavaliauskas eta Mumbru Bilboko taldeko onenak izan dira.

  • Bilbao Basket. Artxiboko argazkia: EFE

    Bilbao Basket. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bilbao Basketek sufritu egin du Dinamo Sassari taldearen kontra, baina Eurokopako bigarren garaipena eskuratu du (94-100). Bizkaiko taldeak luzapenean irabazi du neurketa, Alex Mumbruk eta Antanas Kavaliauskasek egindako lanari esker. Garaipen honekin, Pueyoren gizonak B multzoko lider jarri dira.

Mumbruk norgehiagoka ikusgarria jokatu du, berriz ere, (18 puntu, 7 errebote, 6 falta jaso ditu, eta 30 puntuko balorazioa), eta Kavaliauskas lituaniarrak ederki lagundu dio taula azpian (21 puntu, 9 errebote eta 30eko balorazioa). Sardiniako taldeak hiruko saskiratzeekin min handia egin dio Bilbao Basketi, baina talde beltzak ederki jokatu ditu luzapeneko bost minutuak.

- Fitxa teknikoa:

94 - Dinamo Sassari (18+23+20+21+12): Travis Diener (6), Marques Green (19), Omar Thomas (5), Caleb Green (11) eta Linton Johnson (8) –hasierako bostekoa–; Juan Fernandez (5), Drake Diener (23), Brian Sacchetti (10), Vanuzzio (7) eta Tessitori (-).

100 - Bilbao Basket (25+21+11+25+18): Raul Lopez (7), Bertans (17), Mumbru (18), Hervelle (2) eta Carmichael (7) –hasierako bostekoa–; Grimau (2), Pilepic (11), Lukauskis (3), Gabriel (12) eta Kavaliauskas (21).

Partzialak: 18-25, 41-46 (atsedenaldian); 61-57, 82-82 (4. laurdenaren bukaeran) eta 92-100 (luzapenean).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    22 Zuzenean 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena