21:59

Bilbao Basket

Endesa Liga

Bilbao Basketek garaipen garrantzitsua lortu du

Erredakzioa

Valentziak ere garaipena lortu du, eta laugarren postuan jarraitzen dute. Baina Uxuek laugarren geratzeko aukerak izaten jarraitzen du Cajasoli 60-81 irabazita.

  • Cajasol-Uxue Bilbao Basket. Argazkia: EFE

    Uxue Bilbao Basketek 60-81 irabazi dio Cajasoli. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Uxue Bilbao Basketek garaipen garrantzitsua lortu du Cajasolen aurka (60-81). Talde bizkaitarrakEndesa Ligako sailkapeneko bosgarren postuan jarraitzen du Valentziak ere irabazi egin duelako, baina laugarren postua eskuratzeko aukera izaten jarraituko du azken bi jardunaldietan.

Lehen laurdenari ondo ekin dio Sevillako taldeak, eta Bilbao Basketi kosta egin zaio partidan sartzea. Cajasolek abantaila politak lortu ditu lehen minutuetan (15-10), baina Uxuek ez dio aurkariari gehiegi aldentzen utzi, eta lehen hamar minutuak 23-19ko emaitzarekin bukatu dira.

Bigarren laurdenari bikain ekin dio Uxue Bilbao Basketek, eta azkar berdindu du partida, ondoren, aurkako emaitza iraultzeko. Lau ountuko abantaila izatea lortu du talde bizkaitarrak (30-34), baina azken minutuetan Cajasolek asmatu egin du, eta 37-39ko emaitza estuarekin iritsi da partida atsedenaldira.

Atsedenaldtik kantxara itzulita Bilbao Basketek bere mailarik onena azaldu du, eta Cajasolek arazoak izan ditu Katsikarisek zuzentzen duen taldearen jokoa geratzeko. Hirugarren laurdenean lan bikaina egin du Bilbao Basketek, eta 11 puntuko errenta lortu du (52-63).

Azken laurdenean Cajasolek ez du bizkaitarren defentsa arazoetan jartzeko gaitasunik izan, eta Uxue Bilbao Basketi ez dio garaipenak ihes egin (60-81).

Fitxa teknikoa

60 - Cajasol (23+14+15+8): Satoransky (4), Sastre (4), Tepic (-), Bogdanovic (13), Williams (13) -hasierako bostekoa-, Blakney (12), Burjanadze (-), Asbury (2), Holland (2), Porzingis (7), Balvin (-) eta Triguero (3).

81 - Uxue Bilbao Basket (19+20+24+18): Zisis (8), Pilepic (17), Munbrú (10), Hamilton (15), Hervelle (12) -hasierako bostekoa-, Raul Lopez (3), Samb (10), Moerman (4), Sergio Sanchez (-) eta Grimau (2).

Epaileak: Arteaga, Sanchez Monserrat eta Sanchez Monedas.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:00 - 11:59 AIZKOLARIAK | Aizkora Proba Berezia
    22 12:00 - 13:59 PILOTA | Udako Txapelketako finalak
    22 15:00 - 16:59 HERRI KIROLAK | Artzain Txakurrak (Oñati)
    22 16:59 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Laso-Iztueta vs Peña II-Albisu

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena