18:28

Bilbao Basket

Eurocup

Bilbao Basket, Valentzia, CEZ Nymbruk eta VEF Riga, Last 16ko multzoan

Erredakzioa

Eurocupeko bigarren faseko J multzoan egongo dira lau talde hauek. Multzoko lehen bi postuetan geratzen diren taldeak sailkatuko dira final-laurdenetara.

  • Katsikaris eta Grimau Bilbao Basketen partida baten. Argazkia: EFE

    Katsikaris eta Grimau Bilbao Basketen partida baten. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
Eurocup txapelketako lehen fasea, B multzoko lidergoan bukatu du Bilbao Basketek. Ondorioz, Last 16rako sailkatu da Fotis Katsikarisek zuzentzen duen taldea, eta ostegun honetan ezagutu ditu bigarren fase honetan izango dituen aurkariak.

Valentzia (D multzoko liderra), CEZ Nymbruk (A multzoko bigarrena) eta VEF Riga (C multzoko bigarrena) izango dira Bilbao Basketen aurkariak J multzoan. Multzoko lehen bi taldeak sailkatuko dira final-laurdenetara.

"Multzo gogorra egokitu zaigu. Valentzia oso ondo jokatzen ari da Endesa Ligan eta Eurocupean. Nymbrukek lan ona egin du Eurocupean, eta multzoko lehen bi postuetan egotea dute helburu. Riga da aurkari ahulena, baina Europan etxetik kanpora irabaztea oso zaila dela, argi daukagu", esan du Alex Mumbru Bilbao Basketeko kapitainak.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 15:00 - 16:59 HERRI KIROLAK | Artzain Txakurrak (Oñati)
    22 16:59 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Laso-Iztueta vs Peña II-Albisu

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena