• facebook
  • twitter

Saskibaloia

1 / 30 Hurrengoa
Porrot argiarekin esan dio agur Baskoniak aurtengo Euroligari, Milanen (111-89)

Porrot argiarekin esan dio agur Baskoniak aurtengo Euroligari, Milanen (111-89)

Pablo Lasoren taldeak etxetik kanpo beste neurketa bat galduta itxi du aurten bere Europako ibilbidea, jokoan ezer ez zegoen lehia batean.
Endesa Ligako 26. jardunaldiko 10 jokaldirik onenak

Endesa Ligako 26. jardunaldiko 10 jokaldirik onenak

2024-2025 Endesa Ligak atzean utzi du 26. jardunaldia, eta bideo honetan bildu ditugu 10 jokaldi onenak.

Jardunaldi negatiboa euskal saskibaloiarentzat Emakumezkoen Endesa Ligan

Jardunaldi negatiboa euskal saskibaloiarentzat Emakumezkoen Endesa Ligan

Ardoik, Araskik, IDK-k eta Gernikak galdu egin dute 28. jardunaldian. Bi jardunaldi falta dira denboraldia amaitzeko.
Baskoniak aise menderatu du Girona, Buesa Arenan (92-76)

Baskoniak aise menderatu du Girona, Buesa Arenan (92-76)

Baskoniak menderaezin segitzen du Buesa Arenan, eta 92-76 irabazi dio Basquet Gironari, partida serioa jokatuta. Tadas Sedekerskis eta Trent Forrest nabamendu dira.

Bilbao Basketek lasaitasuna hartu du Kanaria Handia garaituta (96-78)

Bilbao Basketek lasaitasuna hartu du Kanaria Handia garaituta (96-78)

Surne Bilbao Basketek 96-78 irabazi dio Kanaria Handiari Miribillan jokatu den Endesa Ligako 26. jardunaldiko partida. Ligan lasaitasun handiagoa du horrela.

Baskonia aise gailendu zaio Asvel Villeurbaneri (111-75)

Baskonia aise gailendu zaio Asvel Villeurbaneri (111-75)

Aldea 55 puntura ere iritsi da sailkapenean interesik ez zuen norgehiagokaren azken laurdenean, etxekoak askoz gehiago izan direlarik.
Barakaldok Bilbao Basketekin grabatu du bideo bat, larunbatean izango den zaleentzako gunea bultzatzeko

Barakaldok Bilbao Basketekin grabatu du bideo bat, larunbatean izango den zaleentzako gunea bultzatzeko

1. RFEFeko Ligako 31. jardunaldian, larunbatean, 19:30ean, Lasesarren, Barakaldo eta Bilbao Athletic arituko dira nor baino nor gehiago; jendeak bertan jarriko duten "fanzone" izenekora parte hartzea helburu, Barakaldok Surne Bilbao Basketekin grabatu du bideo bat.

Isabel Iturbe: ''Deialdia egiten dugu, hilaren 16rako, finala bizitzeko, dugun giro bikainarekin''

Isabel Iturbe: ''Deialdia egiten dugu, hilaren 16rako, finala bizitzeko, dugun giro bikainarekin''

EITBk Surne Bilbao Basketeko presidentea elkarrizketatu du; izan ere, asteazken gauean, euskal taldeak modu ikusgarrian lortu zuen, Dijonen aurka, FIBA Europa Kopako finalerako sailkatzea. Aurkaria PAOK Salonika izango du, apirilaren 16an eta 23an.

Ponsarnau pozarren, Bilbao Basket Europa kopako finalera sailkatu ostean

Ponsarnau pozarren, Bilbao Basket Europa kopako finalera sailkatu ostean

Surne Bilbao Basketek FIBA Europa Kopako finala jokatuko du PAOK Salonikaren kontra. Bilboko taldeak 19 puntuko desabantaila irauli behar zuen Dijonen aurka finalera sailkatzeko, eta itzuliko partida 97-68ko emaitzarekin irabazi zuen; hala, bada, fianlerako txartela lortu zuen.

Bilbao Basketek PAOKen aurka jokatuko du Europa Kopako finala; joaneko partida Bilbon eta itzulikoa Salonikan

Bilbao Basketek PAOKen aurka jokatuko du Europa Kopako finala; joaneko partida Bilbon eta itzulikoa Salonikan

Euskal talde Greziakoaren aurka lehiatuko da finalean. Joaneko neurketa apirilaren 16an jokatuko da Bilbon, eta itzulikoa hilaren 23an Salonikan. Bi partidak zuzenean emango dituzte eitb.eus-ek eta ETBk.
Honela ospatu du Bilbao Basketek FIBA Europa Kopako finala jokatuko duela

Honela ospatu du Bilbao Basketek FIBA Europa Kopako finala jokatuko duela

Euskal taldeak Dijon kanporatu du, modu ia-ia sinestezinean; izan ere, azken bost minutuetan, 28-2ko partziala lortu du, 97-68 irabazi arte. Bilboko taldeak 19 puntu irauli behar zituen, finalerako sailkatzeko. PAOK Salonika izango da azken aurkaria.

Bilbao Basketek Dijon kanporatu du, ikusgarria izan den azken laurdenean, eta finalerako sailkatu da (97-68)

Bilbao Basketek Dijon kanporatu du, ikusgarria izan den azken laurdenean, eta finalerako sailkatu da (97-68)

Azken zatiaren hasieran, euskal taldea berdinduta zegoen, 56-56, Frantziako taldearekin, baina hurrengo minutuetan Jaume Ponsarnauren gizonek 41-12ko partzial ederra lortu dute, eta final handia jokatuko dute, hilaren 16an eta 23an.
Europa Kopako finalerdietako itzuliko Bilbao Basket vs Dijon partida, gaur, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n

Europa Kopako finalerdietako itzuliko Bilbao Basket vs Dijon partida, gaur, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n

Bilboko taldeak 19 puntuko desabantaila irauli behar du finalerako txartela lortzeko. Norgehiagoka 20:00etan hasiko da, eta zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB4k.
Endesa Ligako 25. jardunaldiko hamar jokaldirik onenak

Endesa Ligako 25. jardunaldiko hamar jokaldirik onenak

2024-2025 Endesa Ligak atzean utzi du jada 25. jardunaldia, eta bideo honetan bildu ditugu hamar jokaldi onenak.

Baskoniak ezin izan du partida hasiera kaskarra irauli Breoganen aurka (88-82)

Baskoniak ezin izan du partida hasiera kaskarra irauli Breoganen aurka (88-82)

Baskoniak 88-82 galdu du Breoganen aurka Endesa Ligako 25. jardunaldian. Gasteizko taldearen bigarren zati ona, 28 puntu iraulita, ez da nahikoa izan lehen laurdenari buelta emateko (34-13).

Bilbao Basketen porrot argia Real Madrilen etxean (88-70)

Bilbao Basketen porrot argia Real Madrilen etxean (88-70)

Surne Bilbao Basketek porrot argia jaso du Real Madrilen aurka Endesa Ligako 25. jardunaldian. Bizkaiko taldeak bigarren laurdenean bakarrik gainditu ahal izan du aurkaria, baina atsedenaldiaren ostean ligako liderrak partida hautsi du.

Kutxabank Araskik mailari eusteko aurrerapauso garrantzitsua eman du Lointek Gernika garaituta (59-74)

Kutxabank Araskik mailari eusteko aurrerapauso garrantzitsua eman du Lointek Gernika garaituta (59-74)

Gasteizko taldeak 59-74ko emaitzarekin irabazi dio Gernika-Lumokoari Malosten jokatutako Endesa Ligako 27. jardunaldiko partida. Zonako defentsak eta talde guztiaren ekarpenak eman die garaipen handia Made Iruretak zuzentzen duen taldeari.
Ardoik maila galdu du IDKren aurka huts eginda (81-74)

Ardoik maila galdu du IDKren aurka huts eginda (81-74)

Nafarrek partida ona egin dute, eta 16 puntuko aldea ere izan dute, baina luzapenean gipuzkoarrak gehiago izan dira. Donostiarrek mailari eusteko aukerei eusten diete.
Baskoniak hulbil izan du garaipena, baina porrot egin du Fenerbahceren aurka (82-77)

Baskoniak hulbil izan du garaipena, baina porrot egin du Fenerbahceren aurka (82-77)

Erasoko akatsek eta une erabakigarrietako jaurtiketa libreek eragotzi dute Pablo Lasoren mutilek aurkaria garaitzea.
Hlinason eta Jones Bilbao Basketeko pibotak baja izango dira hainbat astetarako

Hlinason eta Jones Bilbao Basketeko pibotak baja izango dira "hainbat astetarako"

Bien sendatze epeak ezagututakoan, klubak merkatura joateko aukera aztertuko du, denboraldiaren azken txanpara begira "fitxatzeko aukera onak dauden ikusteko".
NBAk Europan liga bat sortzea aztertuko du FIBArekin

NBAk Europan liga bat sortzea aztertuko du FIBArekin

FIBAk eta NBAk proiektu bateratu bat iragarri dute Europako liga bat garatzeko, oraingoz zehaztapen askorik gabe, baina kontinentean saskibaloia iraultzea eragingo luke eta Euroligari erronka handia joko lioke.
Pardo (Araski): ''Beharrizan handiarekin goaz, derbi lehiatua izango da''

Pardo (Araski): ''Beharrizan handiarekin goaz, derbi lehiatua izango da''

Laura Pardo, Kutxabank Araskiko jokalari ohia eta egun teknikari laguntzailea denak, EITB Mediarekin hitz egin du martxoaren 30eko Lointek Gernika Bizkaiaren kontrako Endesa Ligako euskal derbiari buruz. (adierazpenak gaztelaniaz)

Olaeta (Lointek Gernika): ''Bi taldeek irabazi beharra daukagu, eta derbia erronka polita izango da''

Olaeta (Lointek Gernika): ''Bi taldeek irabazi beharra daukagu, eta derbia erronka polita izango da''

Ane Olaeta Lointek Gernika taldeko jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du Kutxabank Araskiren aurkako Endesa Ligako martxoaren 30eko euskal derbiari buruz. Gernika-Lumoko taldeak play-offean sartzea du helburu; Gasteizkoak, aldiz, mailari eustea du jomuga.

Bilbao Basketek hemeretzi puntuz galdu du Dijonen (77-58), eta emaitza irauli beharko du finalean izateko

Bilbao Basketek hemeretzi puntuz galdu du Dijonen (77-58), eta emaitza irauli beharko du finalean izateko

Euskal taldeak lehen zati ona jokatu du, eta atsedenaldian bi puntuz ari zen gailentzen, 34-36; bigarren zatian, hala ere, Frantziako taldea oso nagusi izan da. Finalerdia Miribillan erabakiko da, datorren asteazkenean, apirilaren 2an.
Baskoniak ezin izan du Anadolu Efesen aurka (92-76), eta aukerarik gabe gelditu da Euroligan

Baskoniak ezin izan du Anadolu Efesen aurka (92-76), eta aukerarik gabe gelditu da Euroligan

Shane Larkin, bigarren zatian, eta Rodrigue Beaubois, aurrenekoan, bai eta Vincent Poirier, partida osoan, gakoak izan dira, euskal taldea galtzaile ateratzeko. Lasoren gizonak, hala ere, azken laurdenera arte lehiatu dira.
Bilbao Basketek FIBA Europa Kopako finalerako txartela bideratu nahi du Dijonen

Bilbao Basketek FIBA Europa Kopako finalerako txartela bideratu nahi du Dijonen

Norgehiagoka zuzenean ikusteko aukera emango du EITBk, 20:00etatik aurrera, eitb.eus-en eta ETB4n.
Endesa Ligako 24. jardunaldiko 10 jokaldirik onenak

Endesa Ligako 24. jardunaldiko 10 jokaldirik onenak

Bideo honetan, 2024-2025 Endesa Ligako 24. jardunaldiko jokaldirik onenak bildu ditugu, horien artean Bakoniako Samanic (9.) eta Howard (8.) jokalariek egindakoak, eta Bilbao Basketeko Melwin Pantzarrek egindakoa (7.).

Garaipen garrantzitsua lortu du Surne Bilbao Basketek Coviran Granadaren aurka (91-88)

Garaipen garrantzitsua lortu du Surne Bilbao Basketek Coviran Granadaren aurka (91-88)

Melwin Pantzarrek eta Thijs De Ridderrek gidatu dute Bilboko taldea  Miribillan Andaluziako taldearen aurka garaipena lortzeko bidean, eta datorren denboraldian lehen mailan jarraitzeko urrats handia eman du horrela.

Baskonia bigarren zatian berpiztu da Manresa mendean hartzeko (90-84)

Baskonia bigarren zatian berpiztu da Manresa mendean hartzeko (90-84)

Baskoniak garaipena lortu du Buesa Arenan Manresari 90-84 irabazita, Endesa Ligako 24. jardunaldian. Gasteizko taldeak bigarren zatian irauli du partida, hein batean hirugarren laurden bikain bati esker.

Baskonia garaile atera da Bayernen aurkako hirukoen norgehiagokan (112-89)

Baskonia garaile atera da Bayernen aurkako hirukoen norgehiagokan (112-89)

Etxekoek 17 hiruko sartu dituzte eta bisitariek 16, baina arabarrek defentsa sendoa, hirugarren laurden ona eta Markus Howarden saskiratzea (27 puntu) izan dituzte aldeko.
1 / 30 Hurrengoa

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • IG.
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.

Ez dago zuzenekorik

Emaitzak

jardunaldia 27

Basquet Girona 91 85 Breogan
Zaragoza LR17:00 Basquet Corunna
UCAM Murtzia LR17:00 Baskonia
Kanaria H. LR17:00 Lleida
Joventut LR17:00 Manresa
Tenerife LR17:00 Real Madril
CB Granada LR17:00 Bartzelona
MoraBanc Andorra LR17:00 Bilbao B.
Valentzia LR17:00 Unicaja

Bisitatuena

1
 
kargatzen