Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota

Pilota

00:38

Pilota

Jai Alai Winter Series

Urrutiak eta Basquek Johan eta Lekerika menderatu dituzte, eta finalerdietako ligaxkan izango dira

EITB MEDIA

Parekatuta izan den partidan, Thomas Urrutiak eta Thibault Basquek hiru jokotan hartu dituzte mendean Johan Sorozabal eta Unai Lekerika, 10-15, 15-11 eta 5-4, eta, batutako hiru puntuak kontuan izanik, matematikoki lortu dute sailkatzea; Johan eta Leke, aldiz, aukerarik gabe gelditu dira.

  • Urrutiak eta Basquek Winter Serieseko finalerdietako ligaxka jokatuko dute. Argazkia: EITB Media.

    Urrutiak eta Basquek Winter Serieseko finalerdietako ligaxka jokatuko dute. Argazkia: EITB Media.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Thomas Urrutiak eta Thibault Basquek Johan Sorozabal eta Unai Lekerika hartu dituzte mendean, hiru jokotan, 10-15, 15-11 eta 5-4, 2024-25eko Eusko Label Winter Serieseko seigarren jardunaldian, B multzoan, Gernika-Lumoko Jai Alain. Hortaz, Urrutiak eta Basquek hiru puntu eskuratu dituzte, eta zazpi dituzte sailkapenean; hala, txapelketako finalerdietako ligaxkarako sailkatu dira. Johan eta Lekerika, ordea, bi partidatan puntu bat erdietsita, ligaxka hori jokatzeko aukerarik gabe gelditu dira.

Hala, lehenengo jokoan, Johan eta Lekerika gehiago izan dira, eta merezita eskuratu dute. Biarritzeko aurrelaria eta Gernika-Lumoko atzelaria 7-1 aurreratu dira, eta, beraz, egoera ezin hobean zeuden jokoa erdiesteko; Urrutia eta Basque, baina, apur bat suspertu dira, eta hiru tantora jarri, 10-7koan eta 12-9koan. Johanek eta Lekek ez diete utzi Donibane Garaziko aurrelariari eta Bidarteko atzelariari gehiago gerturatzen, eta 15-10 menderatu dituzte aurkariak.

2:27

Urrutiak eta Basquek poltsikoratu dute bigarren jokoa, 15-11ko emaitza lortuta, aurrenekoan baino hobeto jokatu baitute. Urrutia eta Basque 10-5 aurretik zihoazela, ematen zuen gertu zutela jokoa eskuratzea, baina Johanek eta Lekek aldea murriztu dute, 9-11 jarri arte, eta ezer ez zegoen erabakita. Urrutia eta Basque aritu dira hobeto azken tantoetan, eta, behartu egin dute hirugarren jokoa.

Emozio handia izan da hirugarren eta azken jokoan; izan ere, 4-4koan zehaztu da zein bikotek irabaziko zuen. Orduan, Johanek ezin izan du pilota bat jaso, eta, ondorioz, Urrutiak eta Basquek garaipena lortu dute. Hala, B multzoan egoera argi gelditu da: Erkiaga eta Ibarluzea eta Urrutia eta Basque izango dira finalerdietako ligaxkan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena