Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota
Pilota
NAFARROA ARENAN
A. A. | EITB MEDIA
Neurketa parekatua izan da lehen zatian (12-11), baina atsedenalditik aurrera 1 eta 11ko partziala sartu diete aurkariei.
Bideoak (4)
Jon Ander Peña eta Jose Javier Zabaleta dira 2024ko CaixaBank Masterseko txapeldunak, Nafarroa Arenan jokatutako finalean 13-22 gailendu baitzaizkie Jokin Altunari eta Martxel Iztuetari.
Urdinek izan dute neurketako lehen sakea, eta 0-2 jartzeko baliatu dute. Eurena izan da agintea neurketako lehen txanpan, baina gorriek ez dute gutxiago izan nahi izan, eta Peña II.ak eta Zabaletak alde egin duten bakoitzean markagailua parekatzea lortu dute (2-2, 4-4, 6-6 eta 11-11). Are gehiago, lehiako lehen atsedenaldira aurretik heldu dira Altuna eta Iztueta (12-11), 6 eta 1eko partzial bati esker, 6-10 galtzen joan baitira.
Ordura arte, Iztuetak ederto erantzun die urdinek behin eta berriro atzera dituzten pilotei. Alabaina, ordutik aurrera neurketa goitik behera aldatu da. Izan ere, Zabaletak gehiago gozatu du pilotaz; haatik, Baikoko atzelari gaztea ordura arte egin duen lan handiaren ondorioak pairatzen hasi da. Gainera, Peña ausartago aritu da aurreko koadroetan. Horrela, aldeko 1 eta 11ko partziala lortu dute irabazleek, eta horrek guztiz erabakita utzi du finala.
MARKAGAILUA, TANTOZ TANTO:
0-1, 0-2, 1-2, 2-2, 2-3, 2-4, 3-4, 4-4, 4-5, 4-6, 5-6, 6-6, 6-7, 6-8, 6-9, 6-10, 7-10, 8-10, 9-10, 10-11, 11-11, 12-11, 12-12, 12-13, 12-14, 12-15, 12-16, 12-17, 13-17, 13-18, 13-19, 13-20, 13-21 eta 13-22.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa