Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota
Pilota
Pala
EITB MEDIA
Honako hauek dira lau bikoteak: Maldonado-Gordon, Necol-Del Rio, Gaubeka-Ibai Perez eta Fusto-Urrutia. Txapelketa irailaren 2an hasiko da, kanporaketa faseari ekinda, hilaren 9an, 16an eta 23an liga fasea izango da, eta final handia hilaren 30erako dago aurreikusita. Partida guztiak, EITBn ikusgai.
Palisten rankingeko lau aurrelari onenak eta lau atzelari onenak lehiatuko dira irailaren 2tik aurrera, astelehenero, Sopela Pro'24 txapelketan; aurreneko aldiz jokatuko dute txapelketa hori, eta ostegunean aurkeztu dute. Honako hauek dira lau bikote parte-hartzaileak: Maldonado-Gordon, Necol-Del Rio, Gaubeka-Ibai Perez eta Fusto-Urrutia. Lehia irailaren 2an hasiko da, kanporaketa faseari ekinda, hilaren 9an, 16an eta 23an liga fasea izango da, eta final handia hilaren 30erako dago aurreikusita. EITBk partida guztiak emango ditu, 22:30etik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en bidez.
Testuinguru horretan, arestian esan bezala, egungo aurrelari eta atzelari onenek osatzen dituzte txapelak janzten ahaleginduko diren lau bikoteak; hauek dira:
Roman Maldonado-Iker Gordon
Dan Necol-Asier del Rio
Esteban Gaubeka-Ibai Perez
Pablo Fusto-Iñaki Urrutia
Partidak bost jokora jokatuko dituzte; lehenengo laurak hamar tantora eta binako berdinketa balego, bosgarren jokoa egingo lukete, bost tantora.
Sopela Pro'24 txapelketan izango dira kanporaketa fasea, irailaren 2an, liga fasea, irailaren 9an, 16an eta 23an, eta finala, hilaren 30ean. Sopelan jokatuko dituzte partida guztiak.
Kanporaketa fasea (irailaren 2an)
Fase honetan, bi partida izango dira. Zozketa batek zehaztu du partida horiek honakoak izango direla: Gaubeka-Ibai Perez Necol-Del Rio bikotearen aurka, eta Maldonado-Gordon Fusto-Urrutia bikotearen kontra. Bi bikote irabazleek bermatuta izango dute liga fasea jokatzea; bi bikote galtzaileei dagokienez, kontuan izango da zein emaitza izan duen horietako bakoitzak (irabazitako jokoak, eta, beharrezkoa izango balitz, aldeko eta kontrako tantoak). Emaitzarik txarrena eskuratu duen bikote galtzailea txapelketatik at geldituko da, eta besteak, aldiz, lehian jarraituko du.
Liga fasea (irailaren 9an, 16an eta 23an)
Liga faserako sailkatzea lortzen duten hiru bikoteek elkarren aurka jokatuko dute iraileko ondorengo hiru astelehenetan. Hala, hilaren 9an kanporaketa faseko bi bikote irabazleak kantxaratuko dira; hilaren 16an, aldiz, 9ko irabazleak eta kanporaketa fasean galtzaile irten zirenak arituko dira nor baino nor gehiago; eta hilaren 23an, azkenik, 2ko eta 9ko galtzaileak izango dira protagonistak.
Hiru jardunaldi horietan, garaipena lortzen duen bikoteak puntu bat eskuratuko du eta galtzaileak, aldiz, punturik ez du izango. Horrenbestez, sailkapenak zehaztuko du zein bi bikotek jokatuko duten final handia. Bi edo hiru bikoteren arteko berdinketa izango balitz, irabazitako eta galdutako jokoak izango lituzkete kontuan eta, beharrezkoa balitz, aldeko eta kontrako tantoak.
Finala (irailaren 30ean)
Liga fasean sailkapeneko lehenengo bi postuetan sailkatutako bikoteek finala jokatuko dute.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa