Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota
Pilota
Sanferminetako Lau t'erdikoa
EITB MEDIA
Jon Ander Peña eta Iñaki Artola ostiralean ziren nor baino nor gehiago aritzekoak, Alegian, baina Artolak lesioa du soleoan, eta ezingo du jokatu; jaialdia bertan behera utzi dute. Baikoren finalerdian, Erik Jaka edo Unai Laso izango du aurkari Peña II.ak, hilaren 30ean, igandean.
Jon Ander Peña, artxiboko irudian. Argazkia: EITB Media.
Jon Ander Peña 2024ko Sanferminetako Lau t'erdikoaren finalerdietarako sailkatu da, Baikoren kanporaketetan, asteartean; izan ere, ofiziala da Iñaki Artolak lesioa duela, eta ostiralean Peña II.a eta Artola nor baino nor gehiago arituko beharko ziren, Alegian, finalaurrekoetan izatea helburu. Artolak soleoan du mina, ezingo du final laurdenetako kanporaketa jokatu, eta jaialdia bertan behera utzi dute. Peña II.ak ostiralean jakingo du zer pilotari izango duen aurkari finalerdian, Erik Jaka edo Unai Laso; Jakak eta Lasok egun horretan jokatuko dute elkarren aurka, Sestaon. Baikoren finalerdia igandean izango da, hilaren 30ean, Elgetan.
Baikok zehaztu duenez, Artolak ezker hankako soleoan du mina; ostiralean mindu zen, Arrasaten. Aurrelariak fisioterapia tratamendua hasi du, iturri horrek berak adierazi du.
Horrenbestez, Baikoren finalerdian, Peña II.ak Jaka edo Laso izango du aurkari. Finalean, Baikoren eta Asperen pilotari bana arituko dira, uztailaren 7an, San Fermin egunean, Nafarroa Arenan.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa