Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota
Pilota
''Erremontari''
EITB MEDIA
Aldabe eta Juanenea menderatu dituzte, bi jokotan, Sagardoaren Txapelketako seigarren jardunaldian; gainera, Jabalerak eta Barrenetxeak ere, bi setetan menderatu dituzte Ezkurra eta Azpiroz, eta, lortu dituzten lau puntuak zenbatuta, sendo jarraitzen dute finalerdietarako lehian.
Javier Urrizak eta Ibai Martirenak Kemen Aldabe eta Aritz Juanenea garaitu dituzte, 15-11 eta 15-10, eta Aimar Jabalerak eta Endika Barrenetxeak Josetxo Ezkurra eta Xabier Azpiroz hartu dituzte mendean, 15-8 eta 15-9, ostegunean, Galarreta pilotalekuan (Hernani) jokatu den "Erremontari" saioko seigarren jardunaldian. Emaitza horiek zenbatuta, eta 2024ko Sagardoaren Txapelketako final-laurdenetako ligaxka amaitzeko jardunaldi bakarra falta dela, Urriza eta Martirena sailkapeneko lider jarri dira, 13 puntu dituztela, eta finalerdietarako txartela ziurtatu dute; Ezkurra II.a-Azpiroz eta Ansa II.a-Zubiri bikoteek ere bermatuta dute finalerdietarako txartela, eta, bitartean, Loitegi-Barrenetxea IV.a eta Segurola-Larrañaga bikoteek, hurrenez hurren 8 eta 6 puntu dituztela, aukerak dituzte finalaurrekoetarako oraindik zehaztu gabe dagoen laugarren tokia erdiesteko.
"Erremontari" saioko seigarren jardunaldiko lehenengo neurketan, Aimar Jabalera gaztea aritu da Endika Barrenetxearekin batera, Julen Loitegi lesionatuta baitago. Jabalerak estreinaldi bikaina izan du, eta Barrenetxeak, beste behin, min handia egin du sakearekin; hala, Oialume Zarreko bikoteak Alorreneako Ezkurra eta Azpiroz gainditu dituzte, bikote urdinak orain arte partida guztiak irabazita zituen arren. Bi jokotan gailenduta, gorriek lau puntu oso garrantzitsu lortu dituzte; ostegunean berretsi beharko dute finalaren atarian egon nahi dutela.
Jabalera eta Barrenetxea, pozarren partidaren amaieran. Argazkia: EITB Media.
Jaialdiko bigarren partidan, Aburuzako Javier Urriza eta Ibai Martirena Gurutzetako Kemen Aldabe eta Aritz Juanenea baino gehiago izan dira; azken bikote horrek ez du aukerarik txapelketako finalerdietan izateko. Gorriek ez dute asko nabarmentzeko moduko neurketarik egin, eta urdinak aurretik izan dira bi jokoetako hainbat zatitan, baina garaileek, azken finean, gehiago asmatu dute eta hobeto aritu dira tanto erabakigarrienetan. Horrenbestez, Urrizak eta Martirenak garaipena eskuratu dute, eta finalerdietan izango dira.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa