Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota

Pilota

00:19

Pilota

''Erremontari''

Ezkurra II.a-Azpiroz eta Ansa II.a-Zubiri gailendu dira "Erremontari" saioan, eta lehen postuetan dabiltza

EITB MEDIA

Ezkurrak eta Azpirozek Aldabe eta Juanenea hartu dituzte mendean, bi jokotan, 15-9 eta 15-9, eta lau puntu batu dituzte; zazpi dituztela, Sagardoaren Txapelketako lider berriak dira. Ansak eta Zubirik hiru jokotan menderatu dituzte Loitegi eta Barrenetxea, 15-7, 14-15 eta 8-1.

  • Xabier Azpiroz, osteguneko partidan, sake bat egiten ari dela. Argazkia: EITB Media.

    Xabier Azpiroz, osteguneko partidan, sake bat egiten ari dela. Argazkia: EITB Media.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Josetxo Ezkurrak eta Xabier Azpirozek Kemen Aldabe eta Aritz Juanenea menderatu dituzte, bi jokotan, 15-9 eta 15-9, eta Imanol Ansak eta Aritz Zubirik, aldiz, Julen Loitegi eta Endika Barrenetxea hartu dituzte mendean, hiru setetan, 15-7, 14-15 eta 8-1, "Erremontari" saioko hirugarren jardunaldian, 2024ko Sagardoaren Txapelketan, Hernaniko Galarreta pilotalekuan, ostegunean. Hala, Ezkurra II.a-Azpiroz bikotea, zazpi puntu dituela, txapelketako lider berria da, eta Ansa II.a-Zubiri bikotea bigarren dabil, sei puntu batuta; Aldabe-Juanenea eta Loitegi-Barrenetxea IV.a, ordea, sailkapeneko azken bi postuetan daude.

Testuinguru horretan, Ezkurra II.a eta Azpiroz Alorreneako ordezkariek garaipen handia erdietsi dute osteguneko aurreneko neurketan. 15-9 eta 15-9 gailenduta, bigarrenez irabazi dute Sagardoaren Txapelketan, Aldabe eta Juanenea Gurutzetako ordezkariak aurkari; urdinez, aldiz, bi partida jokatuta, ez dute punturik batu, oraindik. Doneztebeko aurrelariak eta Lekunberriko atzelariak, alegia, txapelketako lider berriek, ez diete inolako aukerarik eman Aldaberi eta Juaneneari.

Jardunaldiko bigarren norgehiagokan, Ansa II.a eta Zubiri Bereziartuako ordezkariek argi irabazi dute lehenengo jokoa, 15-7. Nafarrek, aurreneko tantoetan izan ezik, kontrolpean izan dute markagailua; Loitegi eta Barrenetxea IV.a Oialume Zarreko ordezkariak 6-3 gailentzen izan dira, baina gorriek azkar berdindu dute, eta nagusitasuna erakutsi dute kantxan, jokoa eskuratu arte. Bigarren setean, Ansa II.ak eta Zubirik berehala hartu dute aurrea, eta ematen zuen aise itxi ahalko zutela neurketa; gipuzkoarrak, baina, suspertu egin dira, eta, azken tartean joko bikaina eginez, 15-14 gailendu dira, eta hirugarren jokoa behartu dute. Horretan, gorriak gehiago izan dira, eta 8-1 hartu dituzte urdinak mendean.

Ansa eta Zubiri, garaipena eskuratuta. Argazkia: EITB Media.

Ansa eta Zubiri, garaipena eskuratuta. Argazkia: EITB Media.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena