Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota

Pilota

10:32

Pilota

Debuta

Aingeru De la Fuentek debuta egingo du Asperekin Elizondon, urriaren 27an

EITB MEDIA

Eugiko aurrelari gazteak hainbat urte egin ditu Jokin Etxanizen gidaritzapean lanean, eta orain profesionaletan jokatzeko kontratua sinatu du datozen bi urteetarako.

  • Aingeru De la Fuente pilotaria. Argazkia: Aspe

    Aingeru De la Fuente pilotaria. Argazkia: Aspe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aingeru De la Fuente (Eugi, 2002) pilotariak Aspe enpresarekin jokatuko du aurrerantzean. Eugiko aurrelari gazteak hainbat urte egin ditu Jokin Etxanizen gidaritzapean lanean, eta orain profesionaletan jokatzeko kontratua sinatu du datozen bi urteetarako. 

Pilotari nafarrak urriaren 27an egingo du debuta, Elizondon. Oraindik zehazteko dago Aingeruren debutean parte hartuko duten pilotarien kartela. Asperen azken fitxaketak oso garbi ditu bere lehentasunak: "Lan egingo dut nire maila hobetzeko eta nire bertsio onena eskaintzeko".

Aingeru oso pozik agertu zen lehen kontratu profesionala sinatzeko unean. "Txikitatik asko gustatu izan zait pilota. Urte asko daramatzat Asperen gidaritzapean lanean, eta debutatzeko lehen kontratua sinatzeak ilusio handia egiten dit. Oso pozik nago", adierazi zuen De la Fuentek.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena