Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota

Pilota

20:17

Pilota

Batzar orokorra

Nazioarteko Federazioak ez bozkatzea erabaki du, eta pilotako Euskadiko selekzioak ez du ofizialtasuna

EITB MEDIA

Mexiko Hirian egindako Ezohiko Batzar Orokorrean, hainbat herrialdek eta Euskal Pilotako Nazioarteko Federazioak erabaki dute gai zerrendatik kentzea bertan zegoen puntu bakarra; hala, Euskadiko Federakuntzak jarraitzen du eskubide osoko kide izan gabe.

  • Hainbat herrialdek sinatu dute agiria, bozketa ez egiteko. Argazkia: EITB Media.

    Hainbat herrialdek sinatu dute agiria, bozketa ez egiteko. Argazkia: EITB Media.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak, larunbat arratsaldean Mexiko Hirian egindako ezohiko saioan, erabaki du ez egitea bozketa Frantziako, Mexikoko eta Argentinako federazioek Nazioartekoaren estatutuetan proposatutako aldaketaren gainean, eta, ondorioz, ez bozkatzea, halaber, Euskadiko Euskal Pilotako Federakuntza Nazioarteko Federazioko eskubide osoko kide izateko aukeraz. Hortaz, Euskadiko pilotako selekzioak ez du lortu, oraingoz behintzat, nazioarteko txapelketetan parte hartzeko ofizialtasuna.

Hain zuzen ere, batzarrean, ordezkaritza duten hainbat herrialdek eta Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak erabaki dute gai zerrendatik kentzea bertan zegoen puntu bakarra, alegia, estatutuetan egitekoa zen aldaketaren gaineko bozketa egitea, eta, aldaketa hori gauzatuz gero, Euskadiko Federazioak nazioarteko erakundean eskubide osoko gisa onartzen zuten ala ez bozkatzea.

"Hemen sinatzen duten Federazioek bat egiten dute Nazioarteko Euskal Pilota Federazioaren Zuzendaritzaren erabakiarekin, alegia, 2023ko uztailaren 29an Mexiko Hirian egitekoa den Ezohiko Batzar Orokorraren gai zerrendako puntu bakarra kentzearekin. Horren asmo bakarra da Munduko Pilotak batuta jarraitzea", adierazten du Nazioarteko Federazioari atxikitako hainbat federaziok izenpetutako oharrak.

Enaitz Olaeta Euskadiko Federakuntzaren Zuzendaritza Batzordeko kideak (Batzarrean Euskadiko Federakuntzaren eskaera defendatu behar zuen) esan dio EITB Mediari larunbatean jazotakoa "aurrerapauso txikia" dela. Olaetak onartu du Euskadiko Federazioak "beste itxaropen batzuk" zituela Mexiko Hirian egitekoa zen bilerarako, baina, nahiz eta bozketarik ez duten egin, "honek ahalbidetzen gaitu partidan jarraitzea". "Guk", zehaztu du, "hasieratik esana genuen: sartzekotan, asmoa zen kohesio handia zegoela egitea. Honek lanean jarraitzea ahalbidetzen gaitu, kohesio hori topatu, eta berriro saiatzea, epe motzera edo ertainera", nabarmendu du Olaetak.

Xavier Cazaubon Nazioarteko Federazioaren presidenteak, bere aldetik, azaldu du desadostasuna zegoela ordezkarien artean, eta, horregatik erabaki duela Nazioarteko Federazioaren batasuna babestea eta gatazkak saihestea: "Astelehenean zerbait iragarriko dut, ez dut oraingoz ezer esango horretaz; helburua da Ameriketako Konfederazioarekin bat lan egitea, Santiago 2023 Ameriketako Jokoetarako, Venezuela 2024 frontball Munduko Txapelketan lan egitea, eta Argentina 2026 Munduko Txapelketarako", azaldu du Cazaubonek.

Julian Garcia Espainiako Federazioaren presidenteak hauxe esan du: "Zuzendaritzak proposamena baztertu du; uste dut esperientzia honek balio handia izan duela, eta espero du aurrerantzean ez gertatzea horrelakorik. Estatuak aldatzea Nazioarteko Batzorde Olinpikoaren aurkakoa litzateke, eta onarpen olinpikoa galtzeko arriskuan jarri ahalko gintuzke".

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    03 Zuzenean 15:30 - 17:30 CROSSFIT | Basque Crossfit Txapelketa
    03 17:00 - 20:00 PELOTA | 4 t'erdiko ligaxka: Altuna III vs Zubizarreta III

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena