Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota
Pilota
Jokin, min hartuta
EITB Media
Jokin Altunak gainkarga du eskuin bizkarraldean. Amezketako pilotariaren egoeran buruz buru lehiatzea arriskutsua denez, lesioa gehiagora joan daitekeelako, gipuzkoarrak erabaki du ez jokatzea uztailaren 18rako aurreikusita zegoen neurketa.
Aitor Elordi eta Jokin Altuna, Buruz Buruko Txapelketako finalean. Argazkia: EFE
Jokin Altuna eta Aitor Elordi jokatzekoak ziren Buruz Buruko Txapelketako finaleko errebantxa bertan behera geratu da; hau da, ez da jokatuko. Hala jakinarazi du Aspe enpresak asteazken honetan, uztailaren 12an, ohar baten bidez.
Uztailaren 18an Donostiako Atano III pilotalekuan jokatzeko aurreikusita zegoen Buruz Burukoaren finaleko errebantxako partida, baina, azkenean, ez da jokatuko Jokin Altuna min hartuta baitago.
Jokin Altunak gainkarga du eskuin bizkarraldean eta bere fisioterapeutak ez jokatzea gomendatu dio, Altunaren egoeran arriskutsua baita buruz buru lehiatzea lesioa gehiagora joan daitekeela eta.
Bestalde, Aspek jakinarazi du saldutako sarreren dirua itzuliko duela, lehenbailehen.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa