Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota

Pilota

18:30

Pilota

''Erremontari''

Segurolak eta Juaneneak irabazi dute Sagardoaren Txapelketa

EITB MEDIA

Urrizari eta Martirenari gailendu zaizkie, hiru setetan, Galarreta pilotalekuan jokatutako final handian.

1:33
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Beñat Segurola eta Aritz Juanenea dira Sagardoaren Txapelketako 13. edizioko eta "Erremontari" saioko hirugarreneko txapeldunak, finalean Javier Urriza eta Ibai Martirena eta hiru setetan mendean hartuta: 11-15, 15-10 eta 2-5.

Partida lehiatua izan da, txapelketako bi bikote onenen artean. Gorriek behetik gorako ibilbidea egin dute aurtengo edizioan; final-laurdenetako ligaxka kaskar hasi zuten, baina sailkapeneko lehen postuan amaitu zuten, 12 punturekin, jokatutako bost partidetatik hiru irabazita. Finalerdietan, txapelketa osoan indartsu aritu diren Goikoetxea V.a eta Bearrenetxea IV.a kanporatu zituzten, bi setetan.

Segurola eta Juaneneak, berriz, ligaxka bigarren postuan amaitu zuten, hauek ere bost partidetatik hiru irabazita, baina 11 punturekin. Finalerdietan, Ezkurra eta Zubiri bikote zaila kanporatu zuten, hiru setetan.

Horrenbestez, finalak ikusmin handia sortu du, eta jende kopuru polita bildu da Galarretako harmailetan. Finala ederra izan da eta guztiak asebete ditu.

Lehen setean, gorriek hartu dute aurrea lehen tantoetan, Urrizaren joko erasokorrari etekina ateraz. Martirenak, artean, ondo babestu du atzeko aldea. Ondorioz, 5 eta 1 aurreratu dira Urria eta Martirena. Segurolari asko kosta zaio partidan sartzea, konfiantza falta agertu du, eta bikote urdinak asko nabaritu du hori.

Hala ere, Segurolak eta Juaneneak ez dute amore eman, eta 6-5 eta 7-6 hurbildu dira, neurketa berdintzear izan dira, baina gorriek presioari eutsi diote eta 10 eta 7 jarri dira aurretik. Baina hori izan da gorriek joko honetan egin duten azken tantoa. Urdinek 0 eta 8ko partziala egin eta markagailua irauli dute seta 11 eta 15 poltsikoratzeko.

Bigarren jokoa ondo bideratu dute Urrizak eta Martirenak, aurkariek lehenengoan egindako ahaleginak hustuta utzi dituela ikusita. Seta irabaztea ezinbestekoa zuten finala berdintzeko.  ikusita. 9 eta 3 aurreratu dira lan erdietan. Jokoak kolore gorria zuen, eta horrela jarraitu du amaiera arte: 15-10.

Hirugarren joko erabakigarria

Finala hirugarren jokoan erabaki da, 5 tantora, txapelketa osoan egin bezala. Urdinek gogor hasi dute eta 1 eta 3 aurreratu dira, txapela erdia buruan izan dute alde horrekin. Eta ez dute galdu, azkenean 2 eta 5 nagusitu baitira joko erabakigarrian.

Ondorioz, Beñat Segurola eta Aritz Juananea dira Sagardoaren Txapelketako 13. edizioko irabazleak.

Txapelketako jokalaririk onenaren saria Javi Urriza iruindarrari eman diote.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena