Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota
Pilota
Galarretan
EITB MEDIA
Goikoetxeak eta Barrenetxeak lidergoa sendotu dute Aldabe eta Azpiroz mendean hartuta. Urrizak eta Martirenak, aldiz, Ezkurra II.a eta Zubiri gainditu dituzte hiru setetan.
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Urriza-Martirena eta Goikoetxea-Barrenetxea bikoteak garaile atera dira Hernaniko Galarretan jokatutako Sagardoaren Txapelketako laugarren jardunaldian.
Lehen partidan, Urrizak eta Martirenak txapelketan lehen garaipena lortu dute, Ezkurra II.a eta Zubiri 2-1 mendean hartuta (15-6, 11-15 eta 5-3). Partida ederra eta oso lehiatua izan da.
Lehen setak kolore bakarra izan du, gorria, Ezkurra II.ak eta Zubirik lehen tantoetan aurrea hartu duten arren. Baina bina egin ostean, Urrizak eta Martirenak partidaren kontrola izan dute, Ibai Martirenak sakearekin egindako lan bikainari etekina aterata.
Horrela, gorriak aurretik izan dira, eroso, 7-3, 10-4 eta 12-6, eta azkenean 15-6 irabazi dute lehen seta.
Bigarrenaren hasieran, partida goitik behera aldatu da. Ezkurrak eta Zubirik lekua hartu dute kantxan, eta Urrizak huts nabarmenak egin ditu. Urdinek zuloa egin dute (4-11), 0-9ko partzialari esker. 5-13koaren ostean, gorrien erreakzioa iritsi da, eta 10-13 gerturatu dira markagailuan. Baina seta erdi erabakita zegoen, eta Ezkurra eta Zubiri 11-15 nagusitu dira.
Hirugarren set erabakigarrian, Urriza eta Martirena nagusitu dira, 5-3, oso set lehiatuan. Sagardoaren Txapelketan lehen garaipena lortu du bikote gorriak, eta 3 puntu gehitu ditu; aurkariek, aldiz, 1.
Liderren hirugarren garaipena
Bigarren partidan, Goikoetxea eta Barrenetxea liderrek Aldabe eta Azpiroz sailkapeneko bosgarrenen aurka neurtu dituzte indarrak.
Urdinak oso ondo sartu dira partidan, eta markagailuan aurretik izan dira aurreneko tantoetatik; hasieran zulo handirik zabaldu gabe, baina ondoren erosoago: 3-5, 4-6 eta 5-10. Horrela, garaipen argia eskuratu dute urdinek: 7-15.
Bigarren setean, oreka izan da nagusi, 7na egin duten arte. Orduan, Goikoetxeak eta Barrenetxeak 6-0eko partziala egin, eta 13-7 aurreratu dira. Garaipenak ez die ihes egin, eta 15-10 irabazi dute bigarren jokoa, markagailua bana jartzeko.
Hirugarren eta azken setean ere, bukaeraraino lehiatu dira lau erremontariak. Azkenean, liderrak gailendu dira, Goikoetxea eta Barrenetxea, 5-4, txapelketako hirugarren garaipena lortzeko.
Sailkapena
Lau jardunaldi jokatuta, Goikoetxea eta Barrenetxea sailkapeneko lehen postuan dira, 10 punturekin. Sei punturekin, bigarren dira Ezkurra II.a eta Zubiri. Launa puntu dituzte beste lau bikoteek: Aldabe-Azpiroz, Ansa II.a-Zaldua I.a, Segurola-Juanenea eta Urriza-Martirena.
Hurrengo zuzenekoak
28 | 11:00 - 14:00 | PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa |
28 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa