Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota

Pilota

11:07

Pilota

5. JARDUNALDIA

Barandika eta Lekerikak txapelketatik kanpo utzi dituzte Urrutia eta Aimar

B. L. G. | EITB MEDIA

ProAm torneotik sailkatutako bikotea aukerarik gabe geratu da; aldiz, Gernikakoek oso bideratuta daukate finalerdietan izatea (15-8, 15-14).

00:59
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Thomas Urrutia eta Aimar Aldazabal puntistek osatutako bikotea, 2022-23ko Eusko Label Winter Seriesen aritzeko eskubidea ProAm torneoa bereganatu ostean lortu zuena, txapelketatik kanpo geratu zen atzo, lehiaketako euren lehen bi partidak galduta. Oraingo honetan Barandikaren eta Lekerikaren aurka eman behar izan zuten amore (15-8, 15-14).

Txapelketako 5. jardunaldiari zegokion partidako lehen seta ikusita (15-8) eta aurreko jardunaldietan gertatutakoak aintzat hartuta, bazirudien Barandikak eta Lekerikak partida erraz bereganatuko zituztela jokoan zeuden puntuak. Aitzitik, Urrutiak eta Aimarrek gogoz erakutsi zuten bigarren setean (15-14) zergatik irabazi zuten Winter Seriesen egoteko eskubidea; izan ere, euren lehen partidan emandako itxuraren oso bestelakoa eskaini zuten.

Barandika eta Lekerika iazko txapeldunei irabaztetik zetozen lehen jardunaldian; Urrutiak eta Aimarrek, berriz, porrot nabarmena (15-5, 15-6) jaso zuten Olharanen eta Basqueren aurka. Gernikako frontoiak, baina, ez du faboritoetan sinisten, eta lanak egin behar izan zituzten etxekoek puntuak biltzeko.

Lehen jokoan, 1-3 jarri ziren aurretik Urrutia eta Aimar. Sakea berreskuratu zutenean, baina, markagailua irauli eta 6-3koa jarri zuten Barandikak eta Lekerikak, eta atsedenaldira alde politarekin heldu ziren (8-4).

Aldageletatik bueltan, nabarmen nagusitu zen etxeko bikotea, sei tanto egin baitzituzten jarraian: 14-4. Laranjen azken sakean, ordea, zuriek tanto egin eta 14-8 jartzera heldu ziren. Hala ere, ezin izan zioten tanto segidari eutsi, eta 15-8 amaitu zen seta. Laranjek pilota bakarra galdu zuten lehen joko horretan, eta, bereziki aipagarria izan zen Lekerika atzelariak egindako lana, pilota zailak jasoz eta tantoak eginez.

Ikuskizunaren mesederako, bigarren seta guztiz ezberdina izan zen. Hala, zuriek, lehen neurketan azaldutako itxuraren kontrara, euren lekua topatu zuten Gernikako agertokian, eta atsedenaldira aurretik heldu ziren oraingoan Urrutia eta Aimar. Batean, bian eta hiruan berdindu ostean, 4-8 aurretik zirela hartu zuten atseden.

Geldialditik bueltan, laranjek partida bereganatzeko lanean hasi, eta markagailuan asko estutu zuten. Are gehiago, 12an 13an eta 14an berdindu zuten, eta zirrara handia eragin zuten harmailetan zeuden zaleengan. Azkenetako, 15.a etxekoentzat izan zen, Urrutiak errebotetik zetorren pilota zail bat frontisera eramatera gai izan ez zen pilotaren ostean.

Horrenbestez, punturik bildu gabe, agur esan behar izan zioten kanporaketetara sailkatzeko aukerari Urrutiak eta Aimarrek. Lekerika eta Barandika, berriz, 7 punturekin, A multzoko buru dira orain, eta oso gertu dute txapelketako hurrengo txandan izatea.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena