Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota
Pilota
GASTEIZKO JAIAK
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Nagusitasunez gainditu zuen Lasok eta Imazek osatutako bikotea (11-22)
Joseba Ezkurdiak eta Jose Javier Zabaletak bereganatu zuten astearte honetan Andre Maria Zuriaren txapelketako finala Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatutako partidan, Unai Lasori eta Ander Imazi 11-22 irabazita.
Urdinek hasieratik hartu zuten neurketako agintea, eta ez zioten agintzeari utzi; izan ere, hastapeneko 1-1ekotik 1-10ekora pasatu ziren. Hala, finalak aurretiaz espero baino askoz emozio gutxiago izan zuen Ezkurdiak eta Zabaletak erakutsitako maila onaren eraginez.
Txapeldunek norgehiagokaren bigarren zatian izan zituzten momenturik onenak, markagailuak 10-20koa islatu zuen arte. Finala erabakita zegoen ordurako.
Zabaletak, gainera, pilotari onenaren Ogeta Saria jaso zuen.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa