Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota

Pilota

13:56

Pilota

Bihotzeko arazoengatik

Irujok behin betiko utziko du pilota

Agentziak | Erredakzioa

Iberoko txapeldun handia jokatu gabe egon da azken urtea bihotzeko arazoengatik, eta orain jokalari izateari utziko diola iragarri du Labriten, debuta egin zuen pilotalekuan.

3:45
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Juan Martinez de Irujok pilota behin betiko utziko duela iragarri du, bihotzeko gaixotasun baten ondorioz. Patologia horrek jokatzeari uztera behartu zuten uztailean, hasiera batean "behin behiean", eta orain betirako izango da agurra.

Iberokoak Labriten iragarri du erabakia, familiarrez, adiskidez eta zalez inguratuta; hain zuzen, Iruñeko pilotalekuan egin zuen debuta profesionaletan 2003 ekainean. "Ez dut berriko jokatuko, baina ez ditut inoiz kantxak utziko", esan du Irujok emozionatuta.

Irujok urtebete baino gehiago eman du jokatu gabe lesio baten ondorioz. Iazko uztailaren 13an "behin behineko baja" iragarri zuen bihotzeko arazoengatik. 35 urterekin erretiratu behar izan da.

Nafarrak hamaika txapela ditu: Buruz Buruko bost, Binakako bost eta Lau T'erdiko hiru. Agur esatera behartuta ikusi du bere burua. "Pilota jokatzen jarraitzeagatik aldatuko nituzke nire titulu guztiak, hori baita munduan gehien gustatzen zaidana", esan du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena