Euskadiko Lau t'erdiko Txapelketa 2022: Lau t'erdikoaren azken ordua - EITB Lau t'erdi

Lau eta erdikoa

11:39

Lau eta erdikoa

Xalari 12-22 irabazita

Arretxe II.ak bikain ekin dio final-laurdenetako ligaxkari

Erredakzioa

Pilotari nafarrak partida biribila jokatu du, eta 12-22ko emaitzarekin gainditu du Xala Hendaiako pilotalekuan.

04:49
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
Iker Arretxek 12-22 irabazi zion Xalari Lau t’erdiko final-laurdenetako ligaxkako lehen partida. Pilotari nafarra jaun eta jabe izan zen, eta merezitako garaipena lortu zuen.

Arretxe II.ak bikain ekin zion partidari, eta 0-5 irabazten hasi zen. Xala ezinean zebilen norgehiagoka hasieran, eta Arretxek abantaila handia lortu zuen (1-10).

Xalak ez zuen bere jokoa aurkitzen. Iker Arretxeren pilotakadek gainditu egiten zuten, eta Xalaren erreakzioa ez zen partidazo azken txanpara arte etorri. 4-18 galtzen ari zen Xala, eta orduan sakez asmatzen hasi zen. Yvesek sei tanto egin zituen jarraian, eta aldeak murriztea lortu zuen, 10-18 kokatu zen arte.

Dena den, Iker Arretxe ez zegoen prest aurretik egindako lan guztia alferrik galtzeko, eta maisuki, 12-22ko emaitzarekin irabazi zuen partida.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 15:00 - 16:59 HERRI KIROLAK | Artzain Txakurrak (Oñati)
    22 16:59 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Laso-Iztueta vs Peña II-Albisu

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena