Euskadiko Lau t'erdiko Txapelketa 2022: Lau t'erdikoaren azken ordua - EITB Lau t'erdi

Lau eta erdikoa

21:09

Lau eta erdikoa

Tolosako Beotibar pilotalekuan

Julen Retegik Saralegi Lau t'erdiko Txapelketatik at utzi du

Erredakzioa

Nafarroako pilotariak 22-13 gainditu du Ekaitz Saralegi Tolosan, eta final-laurdenetako ligaxka jokatzeko sailkatu da.

01:26
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Julen Retegik Lau t’erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxka jokatzkeo txartela lortu du, Ekaitz Saralegi kanporatuta. Eratsungo aurrelariak 22-13 irabazi du Tolosako Beotibar pilotalekuan, eta "Kaiolan" bizirik jarraitzen du.

Saralegik partida agintzen hasi du, 10-3ko markagailu erosoarekin, baina Retegi Bik ederki erantzun du 11-7koa jarrita. Nafarroako pilotariak, 0-5eko partzialari esker 12-12koa jartzea lortu du, eta Ekaitz Saralegik zalantza unea izan du. Eratsungo pilotaria markagailuan goitik jarri da aurrenekoz (12-13), eta gipuzkoarra ezinean ibili da. Retegi Bik alde polita eskuratu du, sakea ederki aprobetxatuta (13-20), eta neurketa ia erabakita gelditu da.

Gipuzkoako aurrelariak ezin izan du Julen Retegi gelditu, eta nafarrak 22-13 irabazi du partida. Eratsungo pilotariak final-laurdenetarako txartela lortu du, eta Saralegi Lau t’erdiko Txapelketatik kanpo gelditu da.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:10 - 20:10 PILOTA | San Mateoak: Laso-Iztueta vs Peña II-Albisu

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena