Euskadiko Lau t'erdiko Txapelketa 2022: Lau t'erdikoaren azken ordua - EITB Lau t'erdi

Lau eta erdikoa

19:52

Lau eta erdikoa

Adarraga pilotalekuan

Arretxe II.ak final-laurdenetarako txartela lortu du Titini irabazita

Erredakzioa

Pilotari nafarrak 19-22 irabazi dio Titin III.ari Logroñoko Adarraga pilotalekuan. Aurrelari errioxarra txapelketatik at geratu da.

04:36
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iker Arretxek 19-22 irabazi dio Titin III.ari Logroñoko Adarraga pilotalekuan, eta pilotari errioxarra Lau t’erdiko txapelketatik at utzi du. Arretxe II.ak final-laurdenetarako ligaxkara sailkatzea lortu du.

Partidako lehen bi tantoak Titinek egin ditu, baina Arretxek azkar erantzun du (2-4). Lehen tantoen ondoren, partida berdindu egin da. Hainbat berdinketa eman dira: 4-4, 5-5, 7-7, 8-8, 10-10 eta 12-12.

Hamabinako berdinketaren ondoren izan du momenturik onena Iker Arretxek. Pilotari nafarrak 0-5eko partziala sartu dio Titini (12-17). Baina errioxarrak ez du etsi, eta puntu bakarrera jarri da (16-17). Ondoren, hemeretzina (19-19) berdintzea ere lortu du Titin III.ak.

Arretxe II.a, ordea, ez da kokildu, eta hemeretzinako berdinketatik zuzenean hogeita bigarren tantora iritsi da garaipena lortuz.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:10 - 20:10 PILOTA | San Mateoak: Laso-Iztueta vs Peña II-Albisu

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena