Euskadiko Lau t'erdiko Txapelketa 2022: Lau t'erdikoaren azken ordua - EITB Lau t'erdi

Lau eta erdikoa

12:43

Lau eta erdikoa

Lekunberriko pilotalekuan

Asier Olaizolak jipoia eman dio Mikel Idoateri

Erredakzioa

Goizuetako pilotariak egurra eman dio Mikel Idoate txantrearrari (22-8), eta final-zortzirenetan Pablo Berasaluze bizkaitarraren aurka jokatuko du.

02:31
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
Asier Olaizola Goizuetako pilotariak, 22-8, aise gainditu du Mikel Idoate Lau t’erdiko Txapelketako final-hamaseirenetan, eta final-zortzirenetan Pablo Berasaluzeren aurka jokatuko du.

Goizuetarrak partida ederki hasi du, 7-0eko partzial garrantzitsuarekin, eta neurketa bikain bideratu du. Idoate ezinean aritu da aurreneko tantoetan, eta pilota errazak galdu ditu.

Mikel Idoatek 10-4koa jarri du markagailuan, baina Txantreakoak ezin izan du erregulartasunarekin jokatu, eta Asier Olaizolak 6-0eko partzial garrantzitsua lortu du berriro (16-4). Idoatek ezin izan du partidan sartu, eta garaipena Olaizola I.ak eskuratu du (22-8). Goizuetako aurrelariak Pablo Berasaluzeren aurka jokatuko du final-zortzirenetako norgehiagoka.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena