Euskadiko Lau t'erdiko Txapelketa 2022: Lau t'erdikoaren azken ordua - EITB Lau t'erdi

Lau eta erdikoa

18:00

Lau eta erdikoa

Atariko neurketa

Idoatek Aritz Lasa kanporatu du eta Txapelketan sartu da (22-17)

Erredakzioa

Neurketa erdira arte Aritz Lasa nagusi izan da markagailuan, baina Idoatek ez du etsi eta sailkapena lortzeko norgehiagoka irauli du.

03:16
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Idoatek Aritz Lasa 22-17 hartu du mendean, Lau T'erdiko Txapelketaren azken aurrekanporaketan. Neurketa Eibarko Astelenan jokatu dute.

Idoatek 0-4ko partziala lortu du neurketaren hasieran, baina Aritz Lasak sakea berreskuratu du eta suspertu da. Horrela, Lasa 12. tantora markagailuan aurretik (12-7) heldu da.

Hala ere, Idoatek ez du sekula etsi eta borrokan jarraitu du. Ekin eta ekin Idoatek markagailua irauli du eta jokoan agintzen hasi da.

Aritz Lasa 12. tantoan geratu da harrapatuta, eta neurketan sartzeko berandu egin zaio. Horrela, Idoate nagusitu da eta Asier Olaizolaren aurka jokatu du ondorengo fasean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 22:30 - 23:55 PALA | Pala Joko Sopela Pro: Gaubeka-Perez vs Necol-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena