Euskadiko Lau t'erdiko Txapelketa 2022: Lau t'erdikoaren azken ordua - EITB Lau t'erdi
Lau eta erdikoa
Finalerdia
I. G. | EITB MEDIA
6-22 hartu du mendean Erik Jaka Labrit pilotalekuan. Lehen sei tantoak Jakak egin ditu, baina hortik aurrera 22 tanto jarraian kateatu ditu zenoztarrak, lehenengotik azkenengora.
Peio Etxeberria Lau t'erdiko Txapelketako finalera sailkatu da larunbat honetan Labrit pilotalekuan Erik Jaka mendean hartuta (6-22). Lehen sei tantoak Jakak egin ditu, baina hortik aurrera 22 tanto jarraian kateatu ditu zenoztarrak, lehenengotik azkenengora.
Jakak hasiera bikaina izan du, zabalerako gantxo indartsuekin tantoak azkar batean eginez. Joko horretaz baliatuta, lehen sei tantoak berak egin ditu (6-0). Hala ere, lehen tantoa egitearekin batera itzuli da partidara Etxeberria, eta galdutako tanto kopuru bera baino bat gehiago egin ditu jarraian (6-7).
Lehen atsedenaldiak ez du zenoztarraren bolada ona eten, hurrengo tantoak ere berak egin baititu, eta 12raino egin dio ihes Jakari (6-12). Lizartzarra, kontra zuen egoerari buelta ematera behartuta, aurkaria nekatzen saiatu da pilota batetik bestera mugituz, baina tantoek Etxeberriaren alde erortzen jarraitu dute (6-15).
Etxeberriak sendo jarraitu du, eta hurrengo tantoak luzeak eta nekagarriak izan dira, baina denak erori dira urdinaren alde (6-18). Azken tantoetan ez da partidaren norabidea aldatu. Etxeberria jaun eta jabe izan da, eta 6-22 menderatu du Jaka, 22 tanto jarraian eginda.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa