Euskadiko Lau t'erdiko Txapelketa 2022: Lau t'erdikoaren azken ordua - EITB Lau t'erdi

Lau eta erdikoa

12:03

Lau eta erdikoa

Altuna III.aren erabakia

Jokin Altunak Erik Jakaren aurkako Lau t'erdiko finalerdia jokatzea erabaki du

EITB Media

Altuna III.a min hartuta ibili da azken egunetan, eta zalantzak zeuden parte hartuko ote zuen. Hala ere, gipuzkoarrak azken proba egin du azaroaren 3an, eta Lau t'erdiko Txapelketako finalerdia jokatzea erabaki du. Amezketakoak Jaka izango du aurkari.

0:25
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jokin Altunak Lau t'erdiko Txapelketako finalerdia jokatzea erabaki du, ostiral honetan, azaroaren 3an. Altuna III.a min hartuta ibili da azken egunetan, baina sentsazio onekin bukatu du ostiralean Amezketan (Gipuzkoa) egindako lan saioa, eta Eibarko Astelena frontoian egongo da azaroaren 5ean.

Beraz, datorren iganderako aurreikusita zegoen Erik Jakaren eta Jokin Altunaren arteko Lau t'erdiko finalerdia jokatu egingo da. Jaialdiaren data eta ordutegia bere horretan mantentzen da; hau da, 17:00etan hasiko da. Lehen partida binaka jokatuko dute Zabala-Rezusta eta De la Fuente-Zabaleta bikoteek. Ondoren, Altuna III-Jaka Lau t'erdiko finalerdiaren txanda izango da; azkenik, Exposito-Arbizu eta Mata-Gaskue norgehiagoka izango da ikusgai.

Azaroaren 5eko Astelenako jaialdia eta Lau t'erdiko bigarren finalerdia zuzenean eskainiko dituzte eitb.eus-ek eta ETB1ek, 17:00etan hasita.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena