Euskadiko Lau t'erdiko Txapelketa 2022: Lau t'erdikoaren azken ordua - EITB Lau t'erdi

Lau eta erdikoa

19:57

Lau eta erdikoa

1. JARDUNALDIA

Altuna III.a eta Ezkurdia, lider lehenengo jardunaldiaren ostean

EITB.EUS

Amezketakoak aise garaitu du Peio Etxeberria astelehen honetan, Tolosan (22-5).

  • Jokin Altuna.

    Jokin Altuna. Argazkia: ETBren bideo batetik ateratako argazkia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jokin Altunak bere lehen puntua eskuratu du Lau eta Erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkan, garaipena eskuratu baitu Peio Etxeberriaren aurka (22-5) astelehen honetan, Tolosako Beotibarren jokatu duen partidan.

Emaitza horrekin Altuna A multzoko lider jarri da; B multzoan, berriz, Joseba Ezkurdia dago sailkapenaren buru.

Horrenbestez, bere multzoko bigarren jardunaldian, Altuna III.a Erik Jaka izango du aurrez aurre igandean, Eibarren (Jakak Victor Esteban menderatu zuen Azpeitian, 22 eta 14ko emaitzarekin). Bestalde, multzoko galtzaileen arteko norgehiagokan, Victorrek eta Etxeberriak neurtuko dituzte indarrak larunbatean, Logroñoko Adarragan.

B multzoari dagokionez, Joseba Ezkurdia egungo txapeldunak erraz irabazi zion Oinatz Bengoetxeari, Lekunberrin (22-8). Unai Lasok, bere aldetik, gauza bera egin zuen Iñaki Artolaren aurka (22-9), Altsasun.

Ligaxkako bigarren jardunaldia ostiralean abiatuko da Gernikako Santanapen, Bengoetxea VI.aren eta Artolaren arteko lehiarekin. Larunbatean, Ezkurdiak eta Lasok B multzoko lehen postua izango dute jokoan, Bilboko Bizkaia frontoian.

1. jardunaldiko sailkapenak:

A MULTZOA
 
  Partidak   Tantoak
   Irab. 
 Gal. 
 l  Ald. Kon.  Dif. 
Altuna III.a
1 0 l 22 5 +17
Jaka 1 0 l 22 14 +8
Victor 0 1 l 14 22 -8
P. Etxeberria 0 1 l 5 22 -17
             
 
B MULTZOA
 
  Partidak   Tantoak
  Irab. Gal. l  Ald. 
 Kon.  Dif.
Ezkurdia 1 0 l 22 8 +14
Laso 1 0 l 22 9 +13
Artola 0 1 l 9 22 -13
Bengoetxea VI.a  0 1 l 8 22 -14
             

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 Zuzenean 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:25 - 18:00 ERREMONTEA | Banakako finalerdia: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena