Euskadiko Lau t'erdiko Txapelketa 2022: Lau t'erdikoaren azken ordua - EITB Lau t'erdi
Lau eta erdikoa
Aimar, min hartuta
Erredakzioa
Goizuetako pilotariak min du bere ezker eskuan eta atzerapena eskatu du. Enpresen Ligak, ordea, ezezkoa eman dio eskaerari. Olaizolak ez jokatzekotan, Altuna III.a izango da Irujoren aurkaria.
Aimar Olaizola. Argazkia: EiTB
Azoroaren 15erako iragarrita zegoen Lau t'erdiko Txapelketako Aimar Olaizolaren eta Juan Martinez de Irujoren arteko finalerdia, airean dago. Olaizolak min du ezker eskuan eta aste bateko atzerapena eskatu zuen, baina Enpresen Ligak ezezkoa eman dio Goizuetako pilotariaren eskakizunari.
Lau t'erdiko Txapelketako arauek ez dute atzerapenik baimentzen eta Olaizola II.ak finalerdia ez jokatzea erabakitzen badu, Jokin Altuna izango da Irujoren aurkaria.
Ostegunean, azaroaren 12an, egingo dute Aimarrek eta Irujok pilota aukeraketa Labriten. Ostiralean, azaroaren 13an, Olaizola II.ak lesioaren bilakaera ikusteko proba bat egingo du, eta azken erabakia, larunbatean (azaroak 14) argitu beharko dio Enpresen Ligari.
Finalerdiaren data azaroaren 15ean mantenduko da, eta Labriten izango da. Aimar Olaizolak finalerdia ez jokatzea erabakitzen badu, bere multzoan hirugarren izan den pilotariak ordezkatuko du, kasu honetan, Altuna III.a izango litzateke Irujoren aurkaria.
Aimarren erantzuna ezezkoa bada, Juan Martinez de Irujok eta Jokin Altunak partidaren egun berean, azaroaren 15ean, egingo dute pilota aukeraketa.
ota aukeraketa.Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa