Euskadiko Lau t'erdiko Txapelketa 2022: Lau t'erdikoaren azken ordua - EITB Lau t'erdi

Lau eta erdikoa

20:05

Lau eta erdikoa

3. jardunaldia

Irujo, baikor; Retegi Bi, mesfidati

Agentziak | Erredakzioa

Juan Martinez de Irujok eta Julen Retegik larunbateko partidarako pilotak aukeratu dituzte, Labriten. Lau T'erdiko Txapelketako finalerdietara egoteko borrokan finala izango dute biek.

1:37
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Martinez de Irujok eta Retgi Bik final-laurdenetako hirugarren jardunaldian erabiliko duten materiala hautatu dute. Partida erabakigarria dute Lau T'erdiko Txapelketako finalerdietara igarotzeko. Lehenengoa "baikor" dago, eta bigarrenak ez da Iberokoaz fio.

"Modalitate honetan ez nago eroso, baina badakit larunbatean ondo jokatzen badut Juleni irabazteko gai naizela. Baikor nago", esan du Irujok. Iberokoa askotan egon da dena "partida bakarrean" jokatu beharrean.

Irujoren ustez, Retegi "distantzia honetan oso ondo jokatzen duen pilotaria da, eta ez nire jokoan kontzentratuta ez banado, ezin izango dut ezer egin".

Retegi Birentzat, larunbatekoa "final" bat da, oso "zaila" den neurketa, egungo txapeldunaren aurkaeta gainera mesfidati agertu da: "Niri, lehenengo partida galtzen hastearena edo momentu onenean ez dagoela, ez dut sinesten. Iaz berdin hasi zen eta txapela irabazi zuen".

Nafarrak uste du ezin diola Irujori nagusi izaten utzi, bestela, galduta egongo delako. "Estrategia une oro leku batetik bestera korrika izatea da, baina ikusiko dugu nola hasten dugun neurketa", gehitu du.

Bestalde, Urrutikoetxeak eta Xalak ere hautatu dute ostiraleko partidarako materiala, Elizondoko Baztanen.

ndoko Baztanen.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena