Euskadiko Lau t'erdiko Txapelketa 2022: Lau t'erdikoaren azken ordua - EITB Lau t'erdi
Lau eta erdikoa
Final-laurdenetako ligaxka
L.E. | eitb.eus
Amezketako pilotaria jaun eta jabe izan da Atano III.ean. Aimarrek ez du amore eman, baina ederto sufritu du partidako tanto bakoitzean. Biek finalerdietan sartzeko aukerrei eusten diete.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Jokin Altunak erakustaldia eman du Atano III.ean, eta Lau t’erdiko txapelketan kontuan izateko pilotaria dela erakutsi du. Aspeko gaztea jaun eta jabe izan da Olaizola II.aren aurka, eta goizuetarra ez dio aukerarik eman.
Altunak hasieratik hartu du partidaren kontrola, eta, minutu gutxi batzuetan, markagailuan lehen alde azpimarragarria lortu du: 1-6. Sakean eta errematean sendo, Amezketakoak estu eta larri izan du Aimar.
Gauzak horrela, 3-10etik 7-17ra pasa da markagailua, tanto politak eginda. Markagailuko aldea handia izan arren, tantoak borrokatuak izan dira.
Baina Aimarrek ez du partida galdutzat eman, eta sakea berreskuratu ostean, 6 eta 0eko partziala egin du, 13-17ko emaitza jarriz. Urduritasunak kalte egin dio Altunari, eta behartu gabeko zenbait hutsen ondorioz, Olaizola II.ak berdinketa lortu du (18-18). Aurretik ere jarri da, 19-18, bigarrenez, hasierako 1-0ekoaren ostean.
Partida Aimarren alde zegoela zirudienean, Jokin Altunak sakea berreskuratu du, eta 4-0eko partziala eginda, 22 eta 19 gailendu da. Atano III.eko ikusleek txalo zaparradaz agurtu dute Amezketako gaztea.
Altunak eta Olaizola II.ak finalerdietan sartzeko aukerei eusten diete.
Hurrengo zuzenekoak
28 | 11:00 - 14:00 | PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa |
28 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa