Euskadiko Lau t'erdiko Txapelketa 2022: Lau t'erdikoaren azken ordua - EITB Lau t'erdi
Lau eta erdikoa
Final-laurdenetako ligaxka
L.E. | eitb.eus
Ondorioz, Iñaki Artolak oso aukera gutxi ditu Lau t’erdikoan aurrera egiteko. Leitzakoa, berriz, finalerdietan sartzeko borrokan sartu da.
Albisteak (3)
Oinatz Bengoetxeak aurreko hastean egindako partida txarraren arantza atera du Artolari 22 eta 6 Beotibarren irabazita.
Leitzarra jaun eta jabe izan da partida hasieratik, aurreneko tantoak luzeak eta borrokatuak izan diren arren.
Artola saiatu egin da, lehen zatian batez ere, baina aurkariaren sendotasunak ez dio aukerarik eman. Desesperatuta amaitu du Alegiako gazteak.
Bengoetxea VI.ak, aldiz, gero eta errazago irabazi ditu tantoak. Aldea ahalik eta handiena izatea behar zuen Olaizola II.aren aurka jasotako porrotaren ondorioak aritzeko. Gauzak horrela, 5-4kotik 20-4kora pasa dira. Partida erabakita utzi du Oinatzek.
Emaitza horren ondorioz, Artolak agur esan dio, ia-ia, Lau t’erdikoari; karanbola batek salbatuko luke soilik Alegiakoa. Oinatzek, aldiz, bere esku du finalerdietan sartzea.
Hurrengo zuzenekoak
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa