Euskadiko Lau t'erdiko Txapelketa 2022: Lau t'erdikoaren azken ordua - EITB Lau t'erdi
Lau eta erdikoa
Final-laurdenetako ligaxka
eitb.eus
Nafarrak aldea zabaldu du markagailuan lehen tantoetan, eta ondo eutsi dio Lekuinekoak hurbiltzeko egindako ahaleginari.
Albisteak (3)
Julen Retegik lehen puntua lortu du Lau t’erdiko txapelketako final-laurdenetako ligaxkan, Xalari 22 eta 12 gailenduta.
Retegi Bik ondo hasi du partida, eta 4 eta 11 aurreratzea lortu du lehen zatian. Xala ez da eroso egon Beotibarko kantxan, arazoak izan ditu esku batean, partidaren ostean azaldu duenez, eta, ondorioz, ezin izan du % 100ean jokatu.
Hala ere, Lekuineko pilotariak ez dio partidari ihes egiten utzi, eta 7-0eko partzialaz lagunduta, 11 eta 12 hurbildu zaio nafarrari.
Hor amaitu dira, baina, Xalaren indarrak. Retegi Bik ondo eutsi dio bere jokoari, eta berriro ere aurrea hartu du 22. tantora iristeko.
Hurrengo jardunaldian, Retegi Bik Urrutikoetxearen aurka neurtuko ditu indarrak. Xalak, berriz, Irujo izango du aurkari.
.Hurrengo zuzenekoak
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa