Euskadiko Lau t'erdiko Txapelketa 2022: Lau t'erdikoaren azken ordua - EITB Lau t'erdi
Lau eta erdikoa
Final-laurdenetako ligaxka
Leire Etxazarra | eitb.eus
Hasiera sutsua izan ostean, amezketarrak etekina atera die aurkariaren opariei, eta beti alde izan duen partida irabazi du.
Albisteak (3)
Jokin Altunak bolada onean jarraitzen du eta Lau t’erdiko final-laurdenetako ligaxkako lehen puntua lortu du. Altuna III.a Iñaki Artolari gailendu zaio 22 eta 14, eta iazko Promozio finalaren errebantxa hartu du.
Amezketako pilotariak oso ziur hasi du partida, aurkariari aukerarik eman gabe, eta lehen tantoetan alde nabarmena egin du markagailuan: 8-1, 11-3.
Baina Artolak ez du amore eman eta bere jokoa sendotu du 14-13ra iritsi arte.
Hala ere, erreakzioak ez du iraun. Altuna bikain aritu da sake-errematean, eta Artolak egindako opariek lagunduta, zuzenean iritsi da 22. tantora
Markagailua: 0-1/8-1/8-3/11-3/11-10/12-10/12-11/13-11/13-14/22-14
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa