Euskadiko Lau t'erdiko Txapelketa 2022: Lau t'erdikoaren azken ordua - EITB Lau t'erdi

Lau eta erdikoa

19:37

Lau eta erdikoa

Atzeratu da

4 t'erdiko finala abenduaren 14an jokatuko da

Erredakzioa

Aimar Olaizola Asegarceko pilotariak minduta bukatu zuen Saralegiren aurkako finalerdia, eta finala astebete atzeratzea eskatu du.

1:32
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aimar Olaizolak 2013ko Lau t’erdiko Txapelketako finala atzeratzea eskatu du, arazo fisikoak direla eta. Final handia abenduaren 8tik 14ra, larunbatera, atzeratzea erabaki du Esku Pilotako Enpresen Ligak. Olaizola II.aren eta Juan Martinez de Irujoren arteko norgehiagoka Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatuko da, 20:15etan, eta sarrerak abenduaren 4an jarriko dira salgai, goizeko 10:00etatik aurrera.

Asegarceko pilotariak minduta bukatu zuen Ekaitz Saralegiren aurkako finalerdia, eta Juan Martinez de Irujoren aurkako finala astebete atzeratzea eskatu behar izan du.

Martinez de Irujok ere lesioa du eskuin eskuko atzamar erakuslean, eta Iberokoak Bengoetxea VI.aren kontrako finalerdia atzeratzea eskatu zuen. Olaizola II-Saralegi finalerdia ere astebete atzeratu zuten, partida telebistaz eskaintzeko enpresarekin eskubide arazoak zirela eta.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    28 11:00 - 14:00 PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa
    28 17:15 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta
    29 23:15 - 00:45 ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena