Euskadiko Lau t'erdiko Txapelketa 2022: Lau t'erdikoaren azken ordua - EITB Lau t'erdi

Lau eta erdikoa

23:10

Lau eta erdikoa

Final zortzirenak

Idoate Barriolari gailendu zaio 19 eta 22

L.E.| eitb.com

Garaipenari esker, Iruñeako gaztea final-laurdenetako ligaxka jokatzeko sailatu da. Bi pilotariek goi-mailako jokoa egin dute, eta markagailuan oreka izan da nagusi.

  • Idoateren sasoi fisiko bikaina erabakigarria izan da Barriolari gailentzeko. Efe.

    Idoateren sasoi fisiko bikaina erabakigarria izan da Barriolari gailentzeko. Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mikel Idoatek Lau t'erdiko txapelketako final-laurdenetarako txartela lortu du, Abel Barriolari 19 eta 22 irabazita.

Idoatek berak eta Barriolak sekulako neurketa jokatu dute eta Labrit pilotalekura hurbildu diren zaleek lehen tantotik azkenera arte gozatu dute.

Nafar gaztea aurretik jarri da markagailuan hasiera-hasieratik, eta, nahiz eta Leitzakoak 4 tantora berdintzea lortu duen, Idoatek aurretik jarraitu du, 12ko berdinketa arte.

Bi pilotariek lan fisiko izugarria egin dute. Barriolak ondo eutsi dio Idoateri, nahiz eta Iruñakoa gazteagoa izan eta sasoi fisiko hobea eduki.

Gauzak horrela, partidan berdintasuna izan da nagusi, eta oreka hori markagailuan ikusi da: 13ra, 15eta, 18ra eta 19ra berdindu dute, zaleen txalo zaparraden artean. Azkenean, Idoatek hobeto neurtu ditu indarrak eta garaipena lortu du 19 eta 22.

Beraz, Mikel Idoatek final-laurdenetako ligaxka jokatuko du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 22:30 - 23:55 PALA | Pala Joko Sopela Pro: Gaubeka-Perez vs Necol-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena