Euskadiko Lau t'erdiko Txapelketa 2022: Lau t'erdikoaren azken ordua - EITB Lau t'erdi

Lau eta erdikoa

14:33

Lau eta erdikoa

22-13

Saralegik aurrera egin du Urrutikoetxeari irabazi ostean

Erredakzioa

Amezketako pilotariak 22-13ko emaitzarekin irabazi du partida eta Titin III.aren aurka jokatuko du hurrengo kanporaketa.

1:11
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ekaitz Saralegik 22-13ko emaitzarekin irabazi dio Mikel Urrutikoetxeari Balmasedan jokatu duten Lau t'erdiko txapelketako lehen partida. Ondorioz, Amezketako pilotariak final-zortzirenetara sailkatzea lortu du.

Partida ondo hasi da Mikel Urrutikoetxearentzat 1-4ko partzialarekin, baina Saralegik sakea berreskuratu duenean guztiz aldatu da norgehiagoka. Bere sakearekin jaun eta jabe izan da Saralegi, eta Urrutikoetxea ezinean ibili da. Amezketako pilotariak hamar tantoko abantaila hartu du bere sakearekin, eta Urrutikoetxeak emaitza txukuntzea lortu duen arren, garaipenak ez dio ihes egin Saralegiri (22-13).

Saralegik Titin III.aren aurka jokatuko du final-zortzirenetako partida datorren larunbatean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 22:30 - 23:55 PALA | Pala Joko Sopela Pro: Gaubeka-Perez vs Necol-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena