Buruz buruko Txapelketa 2022: Buruz burukoaren azken albisteak - EITB Pilota Buruz burukoa
Buruz Burukoa
Dena prest
EITB Media
Txapelketa apirilaren 4an hasiko da Ezkurdia-Larrazabal final-zortzirenetako kanporaketarekin. Altuna III eta Zabala izango dira final-laurdenetako ligaxkako A multzoko serieburuak; Laso eta Artola, aldiz, B multzokoak.
Albisteak (3)
2025eko Buruz Buruko Txapelketa astelehen honetan, martxoaren 31n, aurkeztu da. Apirilaren 4an, ostiralean, hasiko da Azkoitian, eta ekainaren 1ean amaituko da Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko den finalarekin.
Txapelketako lehen asteburuan final-zortzirenetako kanporaketak jokatuko dira. Apirilaren 4an, ostiralean, Ezkurdiak eta Larrazabalek neurtuko dituzte indarrak Azkoitian. Hilaren 5ean bi partida izango dira: Dario vs Peña II .a Labriten eta Elordi vs Senar Bizkaian. Final-zortzirenak apirilaren 6an amaituko dira Jaka vs Peio Etxeberria norgehiagokarekin.
Jokin Altuna, egungo txapelduna, eta Javier Zabala, final-laurdenetako ligaxkako A multzoko serieburuak izango dira. Ezkurdia-Larrazabal eta Darío-Peña II kanporaketetako irabazleak Altuna III.aren eta Zabalaren multzora pasako dira.
Bestalde, Unai Laso eta Iñaki Artola dira B multzoko serieburuak. Jaka-Etxeberria eta Elordi-Senar partiduetako irabazleak egongo dira B multzoan.
Finalerdiak partida bakarrera jokatuko dira eta Buruz Burukoa ekainaren 1ean erabakiko da Bilboko Bizkaia frontoian.
Hurrengo zuzenekoak
15 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
15 | 12:00 - 14:00 | TXIRRINDULARITZA | Suitzako Tourra: 4. etapa |
15 | 12:00 - 14:00 | PELOTA | Biharko Izarrak Txapelketako finalak |
15 | 15:45 - 17:20 | TXIRRINDULARITZA | Dauphine Kriteriuma: 8. etapa |
15 | 17:20 - 20:00 | PILOTA | Bizkaia Torneoko finalerdia: Anboto vs Oiz |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar