Buruz buruko Txapelketa 2022: Buruz burukoaren azken albisteak - EITB Pilota Buruz burukoa
Buruz Burukoa
Lesioa
I. G. | EITB MEDIA
Aspe enpresak parte medikoa aurkeztu du, Altuna III.aren eskuetako baten egoerak 3. eta 4. postua zehazteko partidan parte hartzea eragozten diola jakinarazteko.
Jokin Altuna. EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Buruz Buruko Txapelketako hirugarren eta laugarren postuetarako partida, datorren igandean Zumaian Erik Jaka eta Jokin Altuna gipuzkoarren artean jokatzekoa zena, bertan behera geratu da egungo txapeldunaren arazo fisikoengatik, Enpresen Ligak baieztatu duenez.
Aspe enpresak parte mediko bat aurkeztu du, Altuna III.aren eskuetako baten egoerak partida horretan parte hartzea eragozten diola jakinarazteko. Araudian atzerapenik aurreikusten ez denez, txapelketako epaileak 22-0 galdu duela ziurtatu du.
Ondorioz, Jaka txapelketako hirugarren postuan dago eta Altuna III.a laugarrenean.
Euskal pilota denboraldiko txapelketarik garrantzitsuenaren finala maiatzaren 29an jokatuko dute Joseba Ezkurdia eta Unai Laso nafarrek Iruñeko Nafarroa Arenan.
¿¿Bertan behera geratu da 3. eta 4. postua erabakitzeko partida
— Baiko Pilota (@baikopilota) May 16, 2022
¿ https://t.co/VEzVrVLsA5
¿¿Suspendido el partido por el 3º y 4º puesto
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa