Buruz buruko Txapelketa 2022: Buruz burukoaren azken albisteak - EITB Pilota Buruz burukoa
Buruz Burukoa
Bigarren finalerdia
eitb.eus
Dario Gomez errioxarrak lanak eman dizkio Amezketako pilotariari Eibarko Astelenan jokatutako finalerdian.
Jokin Altuna 2018ko Buruz Buruko txapeldunak 2020ko edizioko finala jokatuko du Erik Jakaren aurka, datorren igandean, azaroak 29, Bilboko Bizkaia pilotalekuan.
Amezketarrak finalerako txartela lortu du Astelenan jokatutako bigarren finalerdian Dario Gomezi nekez irabazita. Altuna faborito nagusia zen aurreikuspen guztien arabera, baina lanak izan ditu errioxarra kanporatzeko. Altunak bere bigarren txapela irabzteko aukera izango du orain.
Dariok sakearekin hasi du partida eta berehala 0 eta 3 aurreratu da markagailuan. Lehen tantoak azkarrak eta lehiatuak izan dira. Gipuzkoarrak, baina, ez du amore eman eta hiruna jarri du jarraian markagailuan. Ondoren beste bost berdinkera izan dira partida osoan (7na, 10na, 11na, 14na eta 15na), neurketa orekatua eta izan dela frogatuz.
Altuna Darioren sakearen eta fisikoaren beldur zen hasieratik, eta bi gauza horiek izan dira, hain zuzen, amezketako txapeldunari min egin diotenak. Dariok sake bortitza erabili du, eta abiaduraz mugitu da kantxa osoan; ondorioz, Altunak bere onena atera behar ozan du partida bereganatzeko. 5 eta 0eko azken partzialarekin bakarrik sentitu du, 15na egin eta gero, finalerako txartela berea zela.
Datorren igandean, Bilboko finalean, Jokin Altunak Erik Jaka bere lagun handiarekin neurtuko ditu indarrak. Jakak Elezkano kanporatu zuen larunbatean, Bilbon bertan jokatutako finalerdian.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa