Binakako Txapelketa 2022: Eusko pilotaren azken orduko albisteak - EITB Binakako txapelketa

Binakako txapelketa

10:46

Binakako txapelketa

Final handia

Ezkurdia-Rezusta ala Artola-Mariezkurrena II: zein bikotek irabaziko du gaur 2025eko Binakako Txapelketa?

I. G. | EITB Media

Bi bikoteak nor baino nor gehiago arituko dira Etxeberriaren eta Zabaletaren lekukoa hartzeko. Partida zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en.

  • Finaleko bikoteak. Muntaia: EITB Media

    Finaleko bikoteak. Muntaia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ezkurdia-Rezusta eta Artola-Mariezkurrena II bikoteak 2025eko Binakako Txapelketako txapeldunak izateko lehiatuko dira igande honetan, martxoak 30, Nafarroa Arena Iruñeko frontoian jokatuko den final handian. Bi bikoteak nor baino nor gehiago arituko dira Etxeberriaren eta Zabaletaren lekukoa hartzeko.

Finala zuzenean jarraitu ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en.

Joseba Ezkurdia eta Beñat Rezusta finalerdietako ligaxkan partida bat bera ere galdu gabe iritsi dira finalera, Laso-Iztueta, Peña-Albisu eta finalean aurkari izango duten bikotea menderatuta. Aurretik jokatutako ligaxkan ere, sailkapeneko lider bezala egin zuen aurrera Aspeko bikoteak, 10 garaipen erdietsita.

Iñaki Artolak eta Jon Mariezkurrenak ere maila ona eman zuten finalerdietan, jokatutako hiru partidetatik bi irabazita. Artola baja izan zen hasierako ligaxkako bost jardunalditan, baina bikoteak joko ona egin zuen eta hirugarren postuan sailkatu zen finalerdietara.

Bi bikoteak, guztira, birritan aritu dira elkarren aurka txapelketan, eta Ezkurdia eta Rezusta atera dira garaile bietan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    21 17:00 - 20:00 PILOTA | B Serieko Buruz Burukoa: Egiguren V vs Lizeaga
    21 22:20 - 23:45 HERRI KIROLAK | Harri Herri

      Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen