Binakako Txapelketa 2022: Eusko pilotaren azken orduko albisteak - EITB Binakako txapelketa

Binakako txapelketa

20:12

Binakako txapelketa

Play-offa

Zabalak eta Eskuzak Elordi eta Zabaleta ordezkatuko dituzte igandean, play-offeko partidan

EITB MEDIA

Javier Zabalak Aitor Elordiren ordez jokatuko du, eta Arkaitz Eskuza, aldiz, Jose Javier Zabaletaren ordez arituko da; izan ere, Elordi eta Zabaleta osteguneko partidan lesionatu ziren, eta ezingo dira kantxaratu igandean, Eibarren.

  • Javier Zabala arituko da Aitor Elordiren ordez, Arkaitz Eskuza atzelari. Argazkia: EITB Media.

    Javier Zabala arituko da Aitor Elordiren ordez, Arkaitz Eskuza atzelari. Argazkia: EITB Media.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Javier Zabalak eta Arkaitz Eskuzak Aitor Elordi eta Jose Javier Zabaleta ordezkatuko dituzte igandean, Eibarko Astelena pilotalekuan, 2024-25eko Binakako Txapelketako play-offeko azken partidan, Aspek ostiral arratsaldean iragarri duenez.

Elordik eta Zabaletak ostegunean min hartu zuten, Tolosan, Artola-Mariezkurrena II.a aurkari izan zuten play-offeko norgehiagokan. Partida hartan, Baikoko bikotea 22-7 nagusitu zen, eta, horrela, finalerdietako ligaxkarako sailkatu zen. Mallabiko aurrelariak eta Etxarrengo atzelariak, horrenbestez, igandean, Eibarren, finalerdietako ligaxkako laugarren eta azken txartela emango duen partida erabakigarria jokatu beharko zuten; ostiral gauean jokatuko duten partidako bikote irabazlea izango zuten aurkari, alegia, Jaka-Imaz edo Peña II.a-Albisu. Osteguneko neurketa amaitutakoan, Elordik aurreratu zuen ezingo zuela jokatu; Zabaletari dagokionez, zalantzan zegoen aritzeko moduan izango zen, eta ostiral arratsaldean baieztatu da ezingo duela jokatu.

1:06

Hala, Javier Zabalak ordezkatuko du Elordi, eta Arkaitz Eskuzak, aldiz, Zabaleta. Zabala ibilitakoa da Binakako Txapelketan, baina aurrenekoz kantxaratuko da aurtengoan; Eskuzak, ordea, estreinakoz jokatuko du txapelketa nagusian.

Larunbat arratsaldean Labriten izango den B Serieko Binakako Txapelketako play-offeko partidan, Murua eta Aldabe arituko dira Zabalaren eta Eskuzaren ordez, Egiguren V.a-Bikuña aurkari.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    02 Zuzenean 19:00 - 22:00 PILOTA | Afizionatu Mailako Trinketea
    03 22:20 - 00:45 ZESTA-PUNTA | Iron Cup

      Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen