Binakako Txapelketa 2022: Eusko pilotaren azken orduko albisteak - EITB Binakako txapelketa
Binakako txapelketa
Play-offa
EITB MEDIA
Alegiako aurrelariak ez zuen kantxaratzerik izan, ostegunean, gastroenteritisak jota, eta Urrutikoetxeak ordezkatu zuen. Altuna III.ak eta Martijak 22-11 menderatu zuten Baikoko bikotea, eta, hala, Artolak eta Imazek finalaurrekoetarako sailkatzea izango dute jokoan, igandean.
Iñaki Artola, artxiboko irudian. Argazkia: EITB Media.
Iñaki Artolak jokatu egingo du igandean, Bilbon, 2024ko Binakako Txapelketako finalerdietarako azken txartela erabakiko duen partidan, EITB Mediak baieztatu ahal izan duenez.
Alegiako aurrelariak ez zuen kantxaratzerik izan, ostegunean, Tolosan, gastroenteritisak jota, eta Mikel Urrutikoetxeak ordezkatu zuen. Jokin Altunak eta Julen Martijak 22-11 menderatu zuten Baikoko bikotea, eta, hala, Aspeko bikotea finalaurrekoetako ligaxkan izango da.
Bilboko partida erabakigarria izango da; izan ere, garaipena lortuko duen bikoteak sailkatzea erdietsiko du, eta galtzaileek, aldiz, txapelketatik at geldituko dira. Artolaren eta Imazen aurkariak Aitor Elordi eta Beñat Rezusta edo Jon Ander Peña eta Jon Ander Albisu izango dira; azken bi bikote horiek ostiralean izango dira nor baino nor gehiago, Zornotzan, eta norgehiagoka hori ere izango da erabat erabakigarria: bikote irabazleak Bilbon jokatuko du igandean, eta beste bikotea, ordea, Binakako Txapelketatik kanpo geratuko da.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa