Binakako Txapelketa 2022: Eusko pilotaren azken orduko albisteak - EITB Binakako txapelketa

Binakako txapelketa

12:00

Binakako txapelketa

Asteartean aurkeztu dute

Azkoitian hasiko da 2024ko Binakako Txapelketa, ostiralean

EITB MEDIA

Finala martxoaren 31n jokatuko dute, Iruñean, Nafarroa Arenan. Aurreko urtean parte hartu zuten pilotariei erreparatuta, aldaketa bakarra da Baikok Iñaki Artola hautatu duela, Mikel Urrutikoetxearen ordez. Jokin Altuna eta Unai Laso ez dira aurreneko partidetan izango.

1:47
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Zortzi bikote arituko dira ostiraletik, azaroaren 24tik, 2024ko Binakako Txapelketako txapelak irabazi nahirik, asteartean Bizkaia Frontoian egindako aurkezpenean aletu dutenez. Txapelketako finala martxoaren 31n jokatuko dute, Iruñean, Nafarroa Arenan. Aurreko urtean parte hartu zuten pilotariei erreparatuta, aldaketa bakarra da Baikok Iñaki Artola hautatu duela, Mikel Urrutikoetxearen ordez, eta nabarmentzekoa da, halaber, Jokin Altuna eta Unai Laso ez direla aurreneko partidetan izango; hain zuzen, Altunak minduta du ezkerreko sorbalda, eta Unai Laso oraindik ez dago erabat sendatuta aldakan egin zioten ebakuntzaren ostean. Elezkanok ordezkatuko du Jokin Altuna lehen bi partidetan, eta Larrazabalek Laso lehen hitzorduan.

Hala, Baikok eta Aspek hautatutako bikoteak, hasiera batean, final laurdenetako ligaxkan ibiliko dira, hurrengo asteburutik aurrera. Hamalau jardunaldi izango ditu ligaxka horrek; hau da, bikote bakoitzak bina aldiz jokatuko du gainerako bikote guztien aurka. Lehenengo bi sailkatuek zuzenean lortuko dute finalaurrekoetako ligaxkarako sailkatzea, eta final laurdenetan hirugarren, laugarren, bosgarren eta seigarren postuetan amaituko dutenek, ordea, play-offa jokatuko dute, finalerdietarako beste bi sailkatuak zehaztea xede. Finalaurrekoetako bi onenek jokatuko dute txapelketako final handia.

2023an, Aitor Elordik eta Jose Javier Zabaletak lortu zuten txapelak janztea; orain, 2024ko Binakako Txapelketan, hauek dira bikoteak:

ASPE

P. Etxeberria – Zabaleta

Ezkurdia – Tolosa

Altuna III – Martija

Elordi – Rezusta

BAIKO

Jaka – Mariezkurrena II

Laso – Aranguren

Peña II – Albisu

Artola – Imaz

Arestian esan bezala, 2024ko Binakako Txapelketako lehen jardunaldia Azkoitian hasiko da, Gurea pilotalekuan (Ezkurdia-Tolosa vs P. Etxeberria-Zabaleta); larunbatean, Aizarnazabalgo Atari-Soro frontoian jarraituko du (Jaka-Mariezkurrena vs Larrazabal-Aranguren), eta igandean, ordea, txapelketa Segurako Baratzera iritsiko da (Artola-Imaz vs Peña II-Albisu). Ostegunean, hilaren 30ean amaituko da final laurdenetako hasierako jardunaldia, Eibarren (Elordi-Rezusta vs Altuna III-Martija).

Playoffak eta finalerdiak

Playoffak otsailaren 22an (3. eta 4. postua), 23an (5. eta 6. postua) eta 25ean (22ko partidako galtzailea eta 23ko irabazlea) jokatuko dituzte; finalerdiak, berriz, honako egun hauetan izango dira:

-Martxoaren 2an, 9an eta 16an, Labrit pilotalekuan.

-Martxoaren 3an, 10ean eta 17an, Gasteizen, Bilbon eta Eibarren.

Donostiako Atano III.a frontoia

Aurkezpenean azaldutakoaren arabera, Donostiako Atano III.a frontoiari garai bateko protagonismoa itzuli nahi diote; beraz, lau jaialdi jokatuko dituzte han, abenduaren 8an eta 22an eta 2024ko otsailaren 4an eta 18an.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena